Eneeeeeeeko! Eneeeeeeeeko!
Alabi, alabá, alabinbonbá, Eneko, Eneko geuria!

Jakiña baietz!

Futbol profesionala ez da diruz lagundu bihar, diñue batzuk.
Eta zergaittik bai museo profesionalak? eta antzerki-talde 
profesionalak? eta enpresak? eta ETB? eta...

Laguntzak neurtuta eta zainduta, bai. Baina zergaittik ez?

Asier


Eneko Astigarraga(e)k dio:
> Hainbeste ezkirol artean, hemen nator berriro zirikatzen,  ... jeje
> 
> San Mames bataz beste partida guztietan %93a bete omen zen joan zen
> urtean (http://tinyurl.com/2qgrkm).  Lehen 50.000 pertsona sartzen
> ziren San Mamesen baina 1997 urtean UEFAren arau berriak zirela eta,
> 40.000tan utzi zuten aforoa.
> 
> Ligako 19 partida, guztira 706.800 ikusle-bisitari urtero ligan, baina
> gainera beste 3-4 partida kopakoak daude, aurre-tenporadakoak, aste
> nagusikoak, AC Milan joan zen astean (20.000 ikusle), Euskadiko
> Selekzioa gabonetan (35-40.000 ikusle), neskak (errekorra 28.000
> ikuslerekin), gehi noizean behin tokatzen dena: Pavarotti, Rolling
> Stones, ... UEFA aspali ez dela jokatzen, baina tira egunen baten
> bueltatuko da. Guztira ez dabiltza 900.000atik  urruti .... eta Museoa
> ez dago oraindik San Mamesen :-)
> 
> Futbolari dagokionez, harrigarria bada ere, FC Barcelona Museoa da
> Catalunyan gehien bisitatzen den Museoa : 1.168.053 bisitari izan
> zituen 2002 urtean (http://tinyurl.com/2jmfnx),  Museo Picasso baino
> bisita gehiago , edota Bilboko Guggenheim Museoa baino gehiago. Visita
> Museu y Tour Camp Nou 11,5 euro.  Toooot el camp - éeeeees un clam ...
> 
> Real Madrilen Museoa 700.000 bisita inguru omen ditu urtero. Beraz, ez
> dira bakarrik futbol zelaietara partidak ikustera joaten diren
> ikusleak kontatu behar, nik uste. Bernabeun "Tour del Bernabeu"
> daukazu (15 euro), Museo del Real Madrid daukazu, enpresetarako
> zerbitzuak dituzu (bilerak, aurkezpenak, ... egiteko alokatzen
> direnak), "Realcafé" (30. atean) restaurante eta kafetegiekin, Real
> Madrid Denda duzu (gura duzuen guztia erosteko), ... eta hauek zabalik
> daude, ez hamabostean behin: partida hasi baino ordubete lehenago eta
> beranduago arte.  Bartzelonan Nou Camp-en antzerako uste dut.
> 
> Tira, agian Guggenheimen  baino bisita gutxixeago San Mamesen, baina
> ez dut uste numeroak urruti egongo direnik. Athletic museo gehitu eta
> hortxe-hortxe.
> 
> Dena den, argumentu berdina erabili daiteke: "mundu guztiak hitz
> egiten du Guggenheimek dituen bisita kopuru izugarriei buruz, baina
> inork ez du esaten beste horrenbeste gende joaten dela San Mamesera"
> :-)
> 
> Ingurukoak dira Sanmameseko bisita gehienak, noski. Leirek ez du
> bisitatu Guggenheimen sekula baina seguru Sanmamesen egon dela :-) ,
> beste batzuk gehiagotan Guggenheimen Katedralean baino.
> 
> San Mames 40.000tan utzi zuten eta bazkideak betetzen dute (gainera
> asko omen daude zerrendan lekuaren zain) eta ezin dira Anoetara bezala
> 5.000 edo 8.000 lagun etorri kanpotik, ez dago lekurik. Besteak beste
> horregatik handitu nahi omen dute.
> 
> Joan zen igandean 4.000 lagun joan ziren Asturiasetik Donostiara,
> 5.000 Bilbotik Valladolidera, ....  batzuk bertan egunean, beste asko
> bariku edo igandetik. Zenbat diru generatzen du horrek? Turismoak,
> aisialdiak ala kirolak mugitzen ditu? biak akaso? non kontatzen dira?
> Auskalo. Etxetik kanpo hotel batean lo egiteak Turismo estatistiketan
> sartzen da.
> 
> Errealak Gipuzkoako PIB-aren %0,7a (uste dut, buruz ari naiz) sortzen
> zuela kaleratu zuen ikerketa batek. Seguru Athletic gehiago sortzen
> duela.
> 
> Beste lan batean ("Estudio de impacto económico del deporte en la
> Comunidad Autónoma del País Vasco")  kirolak EAEko PIB-aren %2a eta
> enpleguaren beste hainbeste (%2,2a) sortzen duela irakurri dut:
> arrantza eta nekazaritza biak batuta baino gehiago (%1,2 bien artean),
> garraioa baino gehiago (%1,7a) edo atzo jorratu zen
> Ikerkuntza+Garapena+Berrikuntza sektorea baino gehiago (%1,5).
> Harrigarria.
> 
> Guggenheim-ak 211 milloi euro erakarri zion Euskadiko PIB-ari, hau da
> %0,4a. Turismoak %5,5aren inguru, (%5,2a 2004 urtean), lotura dago
> bata eta bestearen artean? Bai seguruenez.
> 
> Seguru nago portzentaia hauek batzuk bestearen gainean daudela, hau da
> "solapatzen direla". Liburu baten gastatuko 12 euro, demagun
> "Entrenatu ezazu maratoia 16 astetan" izeneko batean:  kirola,
> kultura, aisialdia, papergintza, editoretza, ingurugiroa, osasuna, ...
> eta ez dakit zenbat sektoreen ekarpenean sartu daitekela.
> 
> Ez hain sarri baina Guggenheimera bisitak errepikatzen dira, nola ez.
> Eta hori omen da helburu, barneko bisitak gehitzea.
> 
> Nik ere gogoratzen dut, aste burua pasata bidaia merkeagoa zenez
> proiektu europearretatik zetozen bisitariak zapatu goizean hotel edo
> ostatutik atera, Gernika, Urdaibai eta Bermeora eraman eta
> arratsaldean Guggenheim bisitatu, gero berriro hotel edo ostatura
> bueltatzeko. Dozena bat aldiz edo egingo nuen bisita 1999-2000
> urteetan, Europatik partner bat etortzen zen bakoitzean. Erreza,
> ezaguna, jendea gustora geratzen zen.  Euskalduna jauregia ez
> zegoenean, jardunaldiak Guggenheimeko auditoriuma erabiltzen zen
> jardunaldi eta abarretarako, edo Unibertsitatea, edo alde zaharreko
> Bolsa eraikina, ez zegoen asko gehiago Bilbon .
> 
> Hau dena esanda, Guggenheim gustokoa dudala esan behar. Polita da
> erakina, erakargarria.  Seguru azken 10 urteetan Athletic-ak baino
> gehiago egin duela Bilbo munduan ezagutu arazteko. Ez dakit oso
> ohizkoa den baina bisita pedagogikoak eta dena egin izan dugu Kultutik
> Guggenheimera, ez bait da erraza han barruan dagoena ulertzea. Baina
> San Mames, San Mames da, karajo :-)
> 
> Segi dezala turismo erakartzen, Bilbo ezagutarazten, arte garaikidea
> zabaltzen, ... beste urte askotan ... eta eskatzen hasita jada,
> Athletic hobetu dadila pixkat  :-)
> 
> Eneko
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to