Lehen pasatu dudan futboleko linka, El Paisekoa.

http://deportes.elpais.com/deportes/2014/05/31/actualidad/1401559018_143911.html

Kuriosoa benetan. Kazetariak argudiatzen du futbol taldearen izena dela
Eibar, tilde barik, baina herriari Éibar esaten dio (Bizkaia ere idazten
du, ez Vizcaya).

Eta... hala ote? ofizialki zein izen du herriak? ez da aldatu akaso? Duela
urte batzuk espainolez errazago ebitatzen ziren azentuak letra larrien
gainean, baina izatez, normatiboa da, eta gaur egunean (esango nuke),
gaztelania zuzenean hala gehiago ikusten dira.

Orduan, gure herriaren izen ofiziala... igual Éibar zen 20. mendean zehar,
baina gero, ba, ez da aldatu ze idatzita ikusirik, denok Eibar ikusten
genuen normalean, espainolez zein euskaraz aldaketa barik.

Inork badaki?

Beste datu bitxi bat kazetariaren prosan: "el río Deva hidrata una tierra
de color verde intenso" !!!

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to