2014-06-20 11:05 GMT+02:00 iker <urkizu1...@gmail.com>:

> Umien eta bereziki gaztien artian zaila ikusten dot konpontzia. Bereziki
> gaztien artian, diglosia egoeran euskeraz kalean erabiltzeko argota sortzia
> ezinezkua dan neurrixan. Neretzat hau oso garrantzitsua da.
>

nik uste dut gazte euskaldunek badaukatela argota: euskara da argota,
euskarazko keinu batzuekin ziprinztintzea berbeta. Horixe da euskaƱola,
nire ustez, eta bereizgarri argi bat da, kontraste egiteko, nolabait
esateagatik, ez-abertzale edo "kastellanoekin". Bakoitzak badakiela norekin
egin dezakeen euskaƱolez eta norekin ez.


> Beste gauza bat da ume eta gazte horiek etxian behintzat erabiltzen
> badabe, helduak izatian kalian euskaraz natural eittera pasako diran.
> Kolonizauan sindromea gainetik kentzen ez dogun bittartian eta
> anbulatorixuan edo autobusian heldu euskaldun geixenok
> lelengo berbia gaztelaniaz eitten daben bittartian, ez gara/dira eredu
> umientzat. Nik uste dot lehenik helduon konportamientua aldatu bihar dala.
> Eta hori benetan aldatu leike legiak aldatu barik? Kontzientziatzen
> bakarrik?
>
> Nik uste dut beste marko legal bat behar dela bai. Independentziaren
eskutik, hain zuzen. Eta lehenbailehen behar dugula.

Kontzientziazioa ere behar da. Edo bere sinonimo bat: militantzia. Euskaraz
bizitzeko militantea izan beharra dago, eta nire esperantza gazteekin (ez
dakit oso justifikatua) da pertsonak nagusitu egiten direla eta, 17-21
urteen bueltan edo, aukera linguistiko batzuk egitera pasa daitekeela (nik
uste dut gertatzen dela), zentzu politiko batean ere bai.


-- 
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to