[eibar] Txiri-txiri

2004-12-28 Thread Imanol Trebiño

 Honen 
gainean kuxkuseatzen Santo Toribioren hiztegian (603. or.) beste aldaera bat 
agertzen da:
  "Banoya 
txiri-txiri txara txikira txoritxara"

 Elemento nagusiak nahiko garbi 
dagoz. Rekopilaziño bat egin dot:
  - Banoia txiri-txiritxara-txara txarara 
txorittara -Banajoiak txiri-txiri 
txara-txara txoritxara txarara, txítxira.
  -Banajoiak 
txiri-txara txiri-txara txoritxara
  - Banajoiak txiri-txiri txoritxara 
txarara
  
-Txiri-txiri txara-txara txoritxara txarara.
 - Banoia 
txiri-txiri txara txikira txoritxara

 Bateon bat repetidutzat jo 
zeinkie.
  Trebi.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] Comunidad nacional

2004-12-28 Thread Amatiño
 
Markos Zapiain:
Zure estilo demagogiko hori erabilita esan liteke askoz ere gurago duzula
Franco ETA baino.
-- Estiloarena irakurlearen eskutan uzten dut baina Franco eta ETAren artean
erabaki beharra... Ez dut sekula horrelakorik pentsatu. Izurritea ala
minbizia? Sekulako aukera¡ Eta biak gaitzetsiko bagenitu? Ala bat bai eta
bestea ez?

Iruzurra baita mugarik gabeko Europan parte hartu beharra, aniztasuna zein
nazioarteko solidaritatea lortzeko oztopo gisa maila berean jartzea Franco
eta ETA.
-- Nik 2000 karaktere daukat zerbait esateko eta behar bada ez dut beti
asmatuko. Nik Josu Legarretaren liburutik hartutako erreferentziak
errepikatu ditut (liburua irakurri gabe ari al zara?). Eta esan nahi izan
nuen bakarra zera zen: abertzaletasunaren kontzepto moderno bat zegoela
pilpilean orain dela 50 urte baino gehiago, Francoren eraginez eta ETAren
presentziaz aurrera egiterik izan ez duena. Alegia, oraintxe iristen ari
garela gu, beste zenbait orain dela 50-75 urte heldu ziren ondorioetara.

Francorentzat laudorio bat da, garbi adierazten baitzuen oztopatze horixe
zuela helburu
ETArentzat berriz iraingarria, sarritan aldarrikatu baititu halako xedeak.
-- Nik Ez dut Franco lausengutu nahi baina ez dut ETA iraintzeko batere
arazorik. Zuk bai?

EuskaraZ eztabaidagunean bazen jeltzaleen aurka obsesionaturiko idazle bat,
oso aktiboa
Amatiño: zure jarrera berdin-berdina da, baina alderantzizko bidean.
-- Nik ez daukat obsesiorik, baina ezta konplejurik ere. Nik anaia izan dut
kartzelan eta Espainiako dozena erdi bat espetze bisitatu izan ditut. Horrez
gainera birritan egon naiz bestaldean iraultza-zerga negoziatzen (Mozonen
etxean) eta ETAk hiru lagun hil dizkit. Nik nere herri honen ajeen
matrailekoak alde bietan sentitu izan ditut. Nik nere burua nahiko zentratua
ikusten dut, hala beharrez. Baina, bistan da, zure ikuspegitik ez dela
horrela. Nik onartzen dut zurea. Zuk onartzen al duzu nerea?

Hala ere, ez dut uste eibartarrak hau euskaraZ hura bezala  pikutara joango
denik.
-- Ez dakit zertaz ari zaren. Baina, honezkero, nere patua ez da pikutara
joatea, jubilatzea baizik. Eta honek sekulako askatasuna ematen dit.

Baina baliteke EAJk EAEn agintea galtzea CIUk Katalunian galdu duen bezala:
batetik, jendea nazkatu egingo da Amatiñoren mezuan nabari den zilborkeria
harro erasokorraz (penagarria botererik gabeko alderdietan baina
agintariengan jasangaitza).
-- Beti uste izan dut zilborkeriarik handiena zera dela: Norberak arrazoi
guztia daukala pentsatzea, arrazoi hori Herri osoarena dela gainera,eta
arrazoi horregatik inor erail daitekeela Herria salbatzeko. Ez dizut inoiz
hori ere zilborkeria denik irakurri.

Bestetik, krudelkeriari uko egitera behartutako Ezker Abertzale zabal batek
eta krudelkeriari uko egitera behartutako 
PSE-EE-k (Madina, Zabaleta, Etxezarreta eta Itsasoren ikuspuntuetara
lerratua) nolabaiteko lankidetza gauzatzen asmatuko
dute.
-- Ez zen EAJ izan ezker abertzalea bitan zaitut zuena, ETA baizik. HB eta
EEren tradizioek elkarrekin bildu behar baldin badute bildu daitezela. GALen
eta ETAren kulturek elkartu behar baldin badute, elkartu daitezela. Orain
arte Euskal Herri osoaren lurraldetasuna gutxieneko baldintzatzat jo dutenek
eta Espainia banatezinaren Konstituzioa defenditzen dutenek bat etorri nahi
baldin badute, etor daitezela. HORI BALDIN BADA BAKEAREN PREZIOA... NON
SINATU BEHAR DA? 

Oztopo gogorra izango da hala ere PRISAtik zein telebista publikotik,
besteak beste, datorkigun kiratsa
-- Ez dut ulertzen. PSOE eta Batasuna bat baldin badatoz... Ikusiko duzu
zelan zuk diozun kiratsa aroma bihurtzen den.

Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Comunidad nacional

2004-12-28 Thread markos zapiain
Amatiñok:

Nik onartzen dut zurea. Zuk onartzen al duzu nerea?

Baina Amatiño, mesedez, nola ez dut ba zurea onartuko!

Batasunaren beraren azken mezuak ere guztiz ebanjelikoak dira.

Horregatik ez dut ulertzen zure agresibitatea, kontuan hartuz gainera
jeltzaleek daukazuen zorte ona, konstituzionalistek ekarria, Mayor Orejak,
Novalesek.

Bestalde, ematen du badela oinaze fisikoa apaltzeko aukera, atentatuak,
zerga iraultzailea, tortura (protokolo kaxkar hori hobetzen saiatuko da
Arartekoa urtarrilean Balzarekin egingo duen bileran)

Ez ditut maila berean jartzen Franco eta ETA. Ezta Franco eta EAJ ere.

Nik ez dut arazo politikorik  EAJrekin edo ETArekin, neofrankistekin baino.
Horiekin ikasi behar dut erlazionatzen. Guardia Zibil bat ikustean irakiar
normal batek AEBetako soldadu baten aurrean sentituko duen higuina eta izua
sentitzen dut.

Batere oinarri juridikorik gabeko razzia batean kazetari batzuk harrapatu
eta torturatzen dituztenek osatzen dute nire kanpoalde gorria. Hori da
ulertzen ez dudana, nire ifrentzua, itzala, muga, bestaldea, etsaia. Baina
dugunaren zati horri ezikusia eginez nire buruari kalte egingo nioke.

Joseba Arregik egia dio: demokraziari bizitasuna alternantziak ematen dio.
Baina Aldaketa oso eskasa da Besteari aurre egiteko orduan. Arregiren
Bestea ez da EAJ, ETA baizik. EAJtik PSEra eta buelta: hori erraza zaio.
Aski da Arregiri zazpi esaldi entzutea arazoa ETArekin duela nabaritzeko.
Eta zer egiten du? Dekretuz ezabatu. Ez balitz bezala jokatu. Oso jarrera
ahula.

Anoetako Batasuna berriz askoz ere sendoago, Elkarriren zein Aralarren
ildotik, Jung eta Jesukristo batera: arerioa integratu, etsaiaren
konplizitatea bilatu... Arrazoi bakar osotzat hartutakoari heroikoki eutsi
beharrean politika, entzuten dakien pragmatismoa, malgutasuna, Besteari
eskua luzatzea... Lema kolpe ederra inolaz ere. Ez dirudi behintzat zerga
iraultzailearen eta terrorismoaren oinarri ideologikoa. Badugu hippiok pozik
egoteko motibo franko.

- Original Message -
From: Amatiño [EMAIL PROTECTED]
To: 'Eibartarrak zerrenda' eibartarrak@postaria.com
Sent: Tuesday, December 28, 2004 12:02 PM
Subject: RE: [eibar] Comunidad nacional

Markos Zapiain:
Zure estilo demagogiko hori erabilita esan liteke askoz ere gurago duzula
Franco ETA baino.
-- Estiloarena irakurlearen eskutan uzten dut baina Franco eta ETAren artean
erabaki beharra... Ez dut sekula horrelakorik pentsatu. Izurritea ala
minbizia? Sekulako aukera¡ Eta biak gaitzetsiko bagenitu? Ala bat bai eta
bestea ez?

Iruzurra baita mugarik gabeko Europan parte hartu beharra, aniztasuna zein
nazioarteko solidaritatea lortzeko oztopo gisa maila berean jartzea Franco
eta ETA.
-- Nik 2000 karaktere daukat zerbait esateko eta behar bada ez dut beti
asmatuko. Nik Josu Legarretaren liburutik hartutako erreferentziak
errepikatu ditut (liburua irakurri gabe ari al zara?). Eta esan nahi izan
nuen bakarra zera zen: abertzaletasunaren kontzepto moderno bat zegoela
pilpilean orain dela 50 urte baino gehiago, Francoren eraginez eta ETAren
presentziaz aurrera egiterik izan ez duena. Alegia, oraintxe iristen ari
garela gu, beste zenbait orain dela 50-75 urte heldu ziren ondorioetara.

Francorentzat laudorio bat da, garbi adierazten baitzuen oztopatze horixe
zuela helburu
ETArentzat berriz iraingarria, sarritan aldarrikatu baititu halako xedeak.
-- Nik Ez dut Franco lausengutu nahi baina ez dut ETA iraintzeko batere
arazorik. Zuk bai?

EuskaraZ eztabaidagunean bazen jeltzaleen aurka obsesionaturiko idazle bat,
oso aktiboa
Amatiño: zure jarrera berdin-berdina da, baina alderantzizko bidean.
-- Nik ez daukat obsesiorik, baina ezta konplejurik ere. Nik anaia izan dut
kartzelan eta Espainiako dozena erdi bat espetze bisitatu izan ditut. Horrez
gainera birritan egon naiz bestaldean iraultza-zerga negoziatzen (Mozonen
etxean) eta ETAk hiru lagun hil dizkit. Nik nere herri honen ajeen
matrailekoak alde bietan sentitu izan ditut. Nik nere burua nahiko zentratua
ikusten dut, hala beharrez. Baina, bistan da, zure ikuspegitik ez dela
horrela. Nik onartzen dut zurea. Zuk onartzen al duzu nerea?

Hala ere, ez dut uste eibartarrak hau euskaraZ hura bezala  pikutara joango
denik.
-- Ez dakit zertaz ari zaren. Baina, honezkero, nere patua ez da pikutara
joatea, jubilatzea baizik. Eta honek sekulako askatasuna ematen dit.

Baina baliteke EAJk EAEn agintea galtzea CIUk Katalunian galdu duen bezala:
batetik, jendea nazkatu egingo da Amatiñoren mezuan nabari den zilborkeria
harro erasokorraz (penagarria botererik gabeko alderdietan baina
agintariengan jasangaitza).
-- Beti uste izan dut zilborkeriarik handiena zera dela: Norberak arrazoi
guztia daukala pentsatzea, arrazoi hori Herri osoarena dela gainera,eta
arrazoi horregatik inor erail daitekeela Herria salbatzeko. Ez dizut inoiz
hori ere zilborkeria denik irakurri.

Bestetik, krudelkeriari uko egitera behartutako Ezker Abertzale zabal batek
eta krudelkeriari uko egitera behartutako
PSE-EE-k (Madina, Zabaleta, Etxezarreta eta 

Re: [eibar] tsunamiak

2004-12-28 Thread Bertoko
Geure Mundakari buruz:
http://www.adrenalinsports.nl/surf/index.php?/offset/20
http://www.surfline.com/travel/surfmaps/central_america/costa_rica/costarica_pavones.cfm
http://64.78.63.45/mediaguide/mundaka04.asp
http://www.dancingbrush.com/bilbao20.htm
http://www.thestormriderguide.de/Spanien/Nord_Spanien/Baskenland/baskenland.html.

- Original Message - 
From: Amatiño [EMAIL PROTECTED]
To: Eibartarrak zerrenda eibartarrak@postaria.com
Sent: Monday, December 27, 2004 11:36 PM
Subject: RE: [eibar] tsunamiak

Luistxok
Tsunamiena, Interneten, informazio gune libre batean, sakon eta detaile
osoz:
http://en.wikipedia.org/wiki/2004_Indian_Ocean_earthquake
-- On Joxemiel Baradiaranek esana da izenik duen guztia izan  badela.
Hemen olatuek ez dute izenik... Mundakakoa edo ez bada.
Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Gaviria / Vocentauroak

2004-12-28 Thread Bertoko

Gipuzko aldean Jesukristo guztiak erosten 
dau Vocentoren kakanarrua, Markeskuaren aurrez-aurreko 
tabernan egunian, urte batez egunian jartzeko baliogarria, 
irakurri bai, erosi ez. 

Bizkai aldean, askok erosten dabe 
Correoñol.
Komeni izan danian albiste pilo 
bat emon be bai.
Sarritan ikusten da jarrerea, nabari 
gainera, bai artikulugile batzuna, baita informazio 
askotan, nondik jotzen duen eta zeren kontra.

Ze jarrera hartuko dabe datorren astean 
euskal selekziñoaren partiduaren gainean, batak eta besteak, 
Gipuzkoan gehien saltzen duenak eta Bizkaian gehien saltzen dana. 
Kiroletako zein orritan?. "La selección de las tierras de 
España"
jokatzen duenean edo R. Madrilek jokaten duenean 
argi da zein portadaematen dioten.

Orain dala 
gitxi aurkeztu eben euskara atari 
bat interneten Vocentauroak. 

Horren atzean Aurten Baiko arduraduna egoan, 
Unzalu jauna,Correoñol eta Diarion idatzi 
izandu hamaika artikulu."Hombre bueno" horrek. 

Aldaketa plataforma agertu danean hor 
egon da, dago gizontxo hori, kortxoaren moduan, beti 
gainean,super jakintsua.
Bihar, Anoetako izpirituarekin bat egingo ete 
dau edo Ruiz de Loperakoagaz? 

Bertoko

- Original Message - 

  From: 
  Julen 
  Gabiria 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Monday, December 20, 2004 1:33 
  PM
  Subject: Re: [eibar] Gaviria
  
  Leirek:
  "Taberna guztietan dau, nik ez dot erosten, baiñaBizkaixan oso erreza 
  da irakortzia horiperiodikuori. Delirio baskokin bardiña pasatzenda 
  Gipuzkuan".
  
  Nik be tabernan leiduten dot, hoberik ez dagoanean. Baina kontua da: 
  jenteak, tabernan leidu arren, periodiko horretan euskal kulturaren arrastorik 
  topetan dau? Bila ibili arren be (eta ez dot pentsetan jentea kulturaren bila 
  ibilten danik periodiko horretan), gatx.
  Delirio baskoren kasua desbardina da. Jentea kulturaren bila dabilen edo 
  ez dabilen ez dakit, baina behintzat badago arrastoren bat. Ez da hain gatxa 
  kultura (euskal kultura) topetea hor.
  
  Julen
  leire narbaiza [EMAIL PROTECTED] 
  wrote:
  
  Egun 
onJulen Gabiriak: Niri Correok nazka emoten deust alde 
horretatik eta beste askotatik, baina bost bost ardure jata Correo. 
 Askoz be gehiago arduratzen nau, esate baterako, Deiak 
euskal kulturari emoten deutsan tratamendua. Horrek bai sortzen 
deust kezka handiagoa. Azken baten, Correoko irakurleak ez 
dira euskal hiztunak, eta Gaviria zein Gabiria, ez dabe erosiko nire 
libururik. ardurau biharko letsuke. Uste dot, euskaldunak 
bebadagozela Correon irakorle eta eroslien artian.Taberna guztietan 
dau, nik ez dot erosten, baiñaBizkaixan oso erreza da irakortzia 
horiperiodikuori. Delirio baskokin bardiña pasatzenda Gipuzkuan. "No 
alineados-en" egon gura badozuhórrek irakorri bihar dittuzu; euren 
ustez,jakiña! Zenbat bidar entzutzen doran: ¿has leído en 
elperiódico? Nik beti: ¿en qué periódico? Eta osoapergi rarua 
jartzen dabe, esanez moduan:zeiñetan ez dago besterik, 
barren!Baina Deiakoak bai, eta Deiako kultura saila 
bardin-bardin izan ahal zan La Verdad de Almeriako kultura 
saila. Ortzadar ataraten dabe martitzenetan, eta gehigarri polita 
da, baina hori da euskal kulturak Deian daukan ghettoa. Eta 
horrek, benetan, dardara handiagoa emoten deust. Eta 
horretaz egin beharko zan berba, nik uste.Errezoia. Gure kultura ze 
despretigiauta 
daguanseñale!Leire__ 
Renovamos el Correo Yahoo!: ¡250 MB GRATIS! Nuevos servicios, más 
seguridad 
http://correo.yahoo.es___Adi 
gero, mezuak bidaltzeko: 
eibartarrak@postaria.comhttp://www.eibar.org/zerrendaharpidetza 
eteteko: [EMAIL PROTECTED]
  
  ___Adi gero, mezuak 
  bidaltzeko: 