Re: [eibar] Kuna librerik bai?

2004-09-13 Thread Gari Araolaza
Imanol Trebiño(e)k dio:
Emoten desta zure esperientzia diferentea dela, bi umirekin eta 
etxerako be erabili dozulako, baina halaxe pentsatzen dau andriak.
Eskerrik asko, baina uste dot bat erosiko dogula. Hurrengora arte.
Trebiñotarrak abilak zarete fetxa berdin edo oso antzerakoetan umeak 
ekartzeko, eta nik oraingorako burua nahastuta daukat eta: 

Zer Imanol?  Bigarrenaren zai zaudete, ala bigarrena ekarri dozue ala 
zer? kuma/kuna-ren kontu hau notizia emateko atxakixa besterik ez da 
izango ba?

Gari
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kuna librerik bai?

2004-09-13 Thread Imanol Trebiño
 Trebiñotarrak abilak zarete fetxa berdin edo oso antzerakoetan umeak
 ekartzeko, eta nik oraingorako burua nahastuta daukat eta:

 Zer Imanol?  Bigarrenaren zai zaudete, ala bigarrena ekarri dozue ala
 zer? kuma/kuna-ren kontu hau notizia emateko atxakixa besterik ez da
 izango ba?

Ba bai, bigarrenaren zain gaoz, zorionez, baina kumaren kontu hau ez
da izan inolako atxakixa, ixa alderantziz. Dudatan egon nintzen kumarena
galdetzia edo ez horrekin batera berria zoialako eta lehenago be
esperientzia txarrak be izan genituelako, amaren sabelian zegoela zortzi
hilabeterekin umia hil..., antzeko kasuak be ezagutzen ditut... ez dira
kontu goxuak eta nik nahixago dot berriak dena eginda dagoenian, jaixota
dagoenian, emotia.
Baina bueno, dena ondo doia, hilabete bat t'erdi edo bi falta jakuz, eta
ez dogu aparteko bildurrik eduki behar.
Ondo segi.
Imanoltxu.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kuna librerik bai?

2004-09-12 Thread Imanol Trebiño





  Elenak:
  
  Imanol, nere kumak ez dauka Luistxorenak adinako 
  historiarik, baina, zuretzako inportanteagoa dena, libre dago. Plegatzen den 
  horietakoa da, "de viaje" esaten jakona. Nik etxerako eta kanporako erabili 
  dot bi umiekin. Bentajia dauka umia zutik ipini daitekela jausi gabe 
  naguxitxoa dan arte.
  
  Libre daukat eta lagatzeko moduan. Interesatzen bajatzu, 
esan.

 U, andriak pentsatzen dau 
kuma horrek ez dakela behe sendorik, eta nahiago dabela umiak azpi sendoa dakan 
bat (ohiko kuma bat, ez biajezkoa) erabili dagixala.
 Emoten desta zure esperientzia 
diferentea dela, bi umirekin eta etxerako be erabili dozulako, baina halaxe 
pentsatzen dau andriak.
 Eskerrik asko, baina uste dot 
bat erosiko dogula. Hurrengora arte.
 Imanoltxu.




___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kuna librerik bai?

2004-09-10 Thread Luistxo Fernandez
At 21:46 09/09/2004, you wrote:
Bat erostekotan gaoz, baina lehenago zuei galdetzen dotzuet, zuetako 
inork ez dau izango ganbaran gordetako kuna bat ez?
Imanoltxu.
Nere etxian, kumia, M-kin.
Nere aittak erosi zeban kumia, egurrezkua eta plegablia, oiñ dala 53 urte, 
nere anai nausixa jaixo bihar zanian. Han hazi ziran 3 anai-arreba, 
erreskadan, esan leike. Gero, plegau zeben eta ganbarara. 12 urteren 
buruan, neu jaixo nitzan, eta berriro. Berriro, plegau. Etxez kanbixau 
giñan. Urkusuko torrietan, ganbararik ez, baina plegablia zanez, labadorian 
atzian jarri giñuan.  Oiñ 22 urte, anai nausixan alabia, harendako etara 
giñuan. Gero, barriro labadora atzera. Oiñ dala sei urte Peru nere mutikua 
jaixo zanian, barriro be etara genduan, eta Eibarren egon da, harrezkero. 
Oiñ pare bat urte arte, hona gentozenian siestak eta eitteko, edo gaba 
pasatzeko. Eskas geratu jakonian mutillari, alabia euki dot, eta harek 
darabil oiñ... Oindiok ez dago libre, sentitzen dot.

Eta aizu, esaten deste beste batzuek Ibur-errekan ez daola honezkero 
butanorik, e?

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Kuna librerik bai?

2004-09-10 Thread Elena Laka



Imanol, nere kumak ez dauka Luistxorenak adinako historiarik, 
baina, zuretzako inportanteagoa dena, libre dago. Plegatzen den horietakoa da, 
"de viaje" esaten jakona. Nik etxerako eta kanporako erabili dot bi umiekin. 
Bentajia dauka umia zutik ipini daitekela jausi gabe naguxitxoa dan 
arte.

Libre daukat eta lagatzeko moduan. Interesatzen bajatzu, esan.

Elena

  
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Kuna librerik bai?

2004-09-09 Thread Imanol Trebiño



 Bat erostekotan gaoz, baina 
lehenago zuei galdetzen dotzuet, zuetako inork ez dau izango ganbaran gordetako 
kuna bat ez?
 
Imanoltxu.
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]