Re: [eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)

2021-10-13 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Eskerrikasko bixori! Gogotsu nago bertara juan eta hara eta hona ibiltzeko. Bertatik 1001 bidar pasauta be, oso-oso gitxittan geratu naiz ni Altzolan, eta ointxe nago jabetzen bertako garrantzixakin, eta ez dakidazen gauza guztiekin. Etxe ondoko lekuetan hainbestetan gertatzen jakun gauzia!

Re: [eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)

2021-10-13 Thread JON ETXABE
Aupa Amatiño: Ezuste berri bat, ibilia haiz nire txikitako bazterretan. Bide ziztrin hori zentraleranjo joiazen kamioi eta autoen bide zabala zuan. Zubi hori tripa gainean arrastaka pasa najuan oso koskorra nintzela, beheko ur korrtontearen beldur, erdiko kozka edo zulogunea eitteko kezkaz, Gero