Albistia albiste, Kerizpean ez dittuk oingoz emakumiak barixakuetan sartuko.

Dakizuenez, domeka goizian ez najuan Kerizpera juaterik izan. Bezperan lagun
baten billa ibili nitzuan nere ordezko botua eruan zeixan bai�a ez najuan
i�un harrapau. Gaur, ostera, kalian ikusi juat eta bere billa jardun nebala
esan. Eta erantzun jestak:

-- Bardin dok. Ez genduan hire boturik bihar izan irabazteko. Ondo prestauta
juan nitzuan, hogeita bi botu naroiazen galtzarpian�

-- Ah, oso ondo. Eta, orduan, noiztik aurrera sartu izango dittuk emakumiak?

-- Emakumiak... barixakuetan? Sekula ez. Gu behintzat ezezkotan geuazen...
hik ze nahi heban ba, nik alde botatzia ala?

Zuetako gehixenok pentsauko dozue nere lagun hori astokillon bat dala,
ziharo misojinua, bai�a gauzak uste bai�o gatxaguak dittuk. Nere lagun hau
izan zuan, hain zuzen be, oi� hurrengo andrak zapatuetan sartzeko prozesu
guztia lideratu zeban kaporala. Oinguan, ostera, kontrakua organizau jok.
Hona kale-baztarrian bost minutuan kontau destan zereko zera:

1. Kerizpia gizonezkuan soziedadia dok. Holaxe sortu zuan eta holaxe
jarraittuko jok.
2. Sortu zanian, andrak etxian egoten zittuan eta normala zuan gizonezkuak
etxetik kanpora afaltzia zapatuetan. Zapatua zuan lagunarteko afari-eguna
(egixa esan, nik ez najuan nere aitta sekula zapatu gabian etxian afaltzen
ikusi).
3. Oin gauzak aldatu ein dittuk, eta afaltzera kanpora urtetzen daben
senar-emaztiak, normalian, zapatuetan urtetzen juek. Zentzun honetan normal
xamar zuan soziedadia senar-emaztientzat zapatuetan zabaltzia. Hau da,
senar-emaztientzat, EZ EMAKUMIENTZAT.
4. Hau holan dala, bera izan zuan botazi�o horren alde ahalegindu zana eta
irabazterik lortu zebana. Hau da, emakumiak sartzen dittuk zapatuetan berari
esker. Bera ez jaok emakumien kontra, soziedadeko espirituan alde bai�o.
5. Bai�a oin planteatu nahi izan dana emakumiak barixakuetan sartu ahal
izatia dok. Eta barixakua  gizonezkuen eguna dok, kuadrilla-eguna,
lagunartekua. Horretarako dok soziedadia, horretarako jaixo zuan eta
horretarako nahi juek soziuak: sikeran astian behin lagunak alkarreaz
afaltzeko.
6. Konforme ez daguana ez deilla juan, jatetxen batera juan deilla andriaz
edo bere gustoko beste soziedaden bat ein deixala, andriaz, amagi�arrebaz
edo seme-alabieaz. Bai�a, Kerizpean, umerik ez eta andrak (emaztiak, gehixen
bat), afaltzekotan, zapatuetan.

Bakotxak jakingo jok arrazoizkua dan ala ez. Bai�a ezin esan behintzat nere
lagun horrek "garbi" ez dakanik�

Amati�o
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to