Helbide honetan, elkarrizketa kurioso bat:
 
 
Besteak beste: "En Espa�a, en cambio, no hay mucha afici�n al tema de los sacacorchos, y en Euskadi, tampoco. Probablemente sea porque aqu� hemos sido m�s de porr�n".
 
Eta gero:
"- �Sacacorchos vascos no hay?
- En Eibar. Hacen sacacorchos de gas, de aire..."

 
Beste alde batetik, Siniestro Total taldearen "�Qui�nes somos? �De d�nde venimos? �A d�nde vamos?" disko hirukoitzean, eskerrak emateko orduan, zerrenda luze bat agertzen da, eta tartean: "...Andr�s Vignolo, Paco de Lima, jelo, Boogaloo, Carlos Tena, noserastu, Luz Divina, donette, el dise�ador del sacacorchos de Eibar..."
 
Julen

Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Gehienok ikusiko zenuten aurtengo Kutxaren egutegia, diseinuari
eskainia. Liburua ere atera dute, egutegiaren gai berarekin, biak ere
Txema Garcia Amianoren ardurapean. Liburuak dexente du "mamoneotik",
hitz zatarra barkatzen badidazue, bere lagunak sartzen baititu egileak
etengabe, eta nolanahi ere Kutxari sartutako gol bat dela esango nuke,
interes pertsonal eta korporatiboz beteriko produktu bat kaleratu
baitu.

Hala ere, beste zerbaitengatik idazten dut mezu hau. Nik banekien
Marijaia sakakortxoa (hala deitzen diot nik besoak dituen horri)
eibartarren baten asmakizuna zela, eta beti eta nonahi defenditu dut
horixe dela euskaldunok gizadiari egin diogun ekarpenik handiena; orain
jakin dut txapelaren grapagailua ere (eskuaz zapaltzeko aldean
txanpinoi moduko bat daukana) gipuzkoarra dela, aurrekoa bezala
gerraurrean asmatua, eta hura bezala Eibarren asmatua.

Historia unibertsalari egindako bigarren oparia. Ez zarete makalak gero!

X.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



Nuevo Correo Yahoo!
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to