Hala ere, beste zerbaitengatik idazten dut mezu hau. Nik banekien Marijaia sakakortxoa (hala deitzen diot nik besoak dituen horri) eibartarren baten asmakizuna zela, eta beti eta nonahi defenditu dut horixe dela euskaldunok gizadiari egin diogun ekarpenik handiena; orain jakin dut txapelaren grapagailua ere (eskuaz zapaltzeko aldean txanpinoi moduko bat daukana) gipuzkoarra dela, aurrekoa bezala gerraurrean asmatua, eta hura bezala Eibarren asmatua.


Historia unibertsalari egindako bigarren oparia. Ez zarete makalak gero!

X.

Azaroan aipatu nuen El Casco grapadora nire blogaren erdarazko bertsioan http://www.eibar.org/blogak/luistxo/es/221


Eta, iazko azaroan, 2003ko azaroan, powerpoint bat prestatu nuen Mondragon Unibersitateko klase baterako, diseinua eta erabilgarritasuna aipatuz, eta Kutxako bi adibide eibartarrak jarri nituen: BOJ sakakortxosa eta El Casco grapadora.

Powerpoint bat prestatu nuen, eta oinarrian, haren %90a izan zen Maitek 2003ko udan UEUko hitzaldi baterako antolatutako presentazio bateko materiala. Baina irudi batzuk nire poltsikotik gehitu nituen azaroko lan horretarako:
- El Casco
- BOJ sakakortxosa
- Steve Vai-ren hiru kerteneko gitarra


Eta, hara, Enekok ere inbidiatuko lituzkeen nire prospektiba indar prediktiboak agerian geratu dira:

- Steve Vai Arrasatera etorri da jotzera aurten
- BOJ eta El Casco diseinu eredu mundialak

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to