Amua bota du Iban-ek eta koska egin behar...

Ez dakit egoera hau konpartitua den antzezleengatik, dantzariek ere horrelakorik
pentsatzen duten etab. Ze antzerkiaz jardun dugu, baina dantza garaikidea programatu
gura dugunok... Aretook dirua galdu dezakegu eta galtzeko prest ere bagaude, baina
emaleak ere egon behar dira gutxiago irabazteko prest, diot nik. Edo hobeto esanda,
erakartzen duten publikoaren arabera kobratzeko prest ere egon beharko luketela
deritzot. Euskal Herrian badaude 6.000 euro kobratzen duten dantza taldeak. Noiz egin,
nola... Duda asko sortzen zaizkit. Zerrendan dantzariak ere badaude... zer deritzozue?


Ez dakit zein taldetaz ari zaren "emaleak ere egon behar dira gutxiago irabazteko prest" diozunean, ze kasu gehienetan zaila izango da orain baino gutxiago irabaztea. Gure kasuan, Pas de Basque emanaldia ezin esan oso garestia denik. Izan ere, 40 dantzari ikusiko ditu ikusleak eszenatokian baina dantzariok ez dugu sosik kobratzen. Argiak, soinua, garraioa, eta teknikari profesionalak bai ordaintzen direla, eta hori da kontratatzaileak ordaintzen duena gure kasuan. Eta hala ere garesti iritzi dakioke norbaiti. Baina gu ez gara emanaldiekin kejatzen, nahi beste ditugu, profesionalak ez izanik orain baino gehiago egingo bagenitu gehiegizko karga litzateke eta. Era guztietara gurea moduko dantza ikuskizunak (horrenbeste dantzari eta amateurrak dituena) apenas dagoen besterik, beraz ez du balio eredutzat.

Dantza garaikidean gauzak nahiko gordin daudela uste dut eta harritzen naiz prezio horiek kobratzea, baina prezio hori jarri badiote nik ez nuke pentsatuko dantzariak aberasten ari direlako denik. 6.000 euro kobratzen dituen talde horrek dantza garaikidea egiten al du?

oier.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to