http://www.uztarria.com/albistiek/1103791694
"Koadrilakoekin hizketan, lehengo batean: "bai, bai, Azpeitiyen inun baino korrika gehiyo eiten dek, seguru natxiok". Datu batzuk begiratuko nituela esan nion, eta konparaketa egingo nuela. "
Ondorio nagusia: Azpeitian, Zarautzen eta O�atin antxitxiketalari asko dago; Eibarren, Errenterian eta Pasaian oso gutxi.
Hementxe datu guztiak (10.000 biztanletik gorako Gipuzkoako herriak):
Herria antxitxiketalariak (�/10000)
| Azpeitia | 82,43 |
| O�ati | 60,41 |
| Zarautz | 57,25 |
| Bergara | 55,69 |
| Beasain | 47,9 |
| Tolosa | 47,8 |
| Hernani | 47,39 |
| Hondarribia | 45,64 |
| Donostia | 43,32 |
| Andoain | 41,75 |
| Lasarte-Oria | 41,48 |
| Arrasate | 36,19 |
| Azkoitia | 36,02 |
| Irun | 33,74 |
| Elgoibar | 33,21 |
| Zumarraga | 32,76 |
| Errenteria | 27,91 |
| Eibar | 24,22 |
| Pasaia | 12,11 |
Zergaitik ote? Arrazoi posible batzuk botatzen ditu Josuk berak:
- Antxitxiketan egiteko toki aproposa izatea: laua, leku egokiak...
- Izaeraz, "konpetitzeko" zaletasun gehiago edo gutxiago izatea herriak
- Herrian beste gauza batzuk egiteko aukera izatea edo ez
- Pertsonairen baten eragina (Azpeitian Diego Garcia)
Arrazoi asko egon daiteke, jakina, eta uste dut herri bakoitzean arrazoi berezi jakin batzuk ere egongo direla. Baina oinarrizkoa hau dela iruditzen zait: herri bakoitzaren egitura sozio-ekonomikoa.
Lankideek ezetz esan didate, baina nire ustez datuak alde ditut:
| Herria | Batazbestekoa | 0-19 urteko biztanleak | 65-100 urteko biztanleak | |
| 1 | Azpeitia | 82,43 | 20,1 | 15,6 |
|---|---|---|---|---|
| 2 | O�ati | 60,41 | 18 | 18,7 |
| 3 | Zarautz | 57,25 | 20,4 | 14,3 |
| 4 | Bergara | 55,69 | 17,5 | 19,2 |
| 5 | Beasain | 47,9 | 18,6 | 16,3 |
| 6 | Tolosa | 47,8 | 17,4 | 19,5 |
| 7 | Hernani | 47,39 | 18,2 | 16,3 |
| 8 | Hondarribia | 45,64 | 18,9 | 14,6 |
| 9 | Donostia | 43,32 | 16,9 | 19,4 |
| 10 | Andoain | 41,75 | 16,9 | 15,9 |
| 11 | Lasarte-Oria | 41,48 | 16,2 | 13 |
| 12 | Arrasate | 36,19 | 16,7 | 17,8 |
| 13 | Azkoitia | 36,02 | 18,5 | 19 |
| 14 | Irun | 33,74 | 18,1 | 16,8 |
| 15 | Elgoibar | 33,21 | 15,6 | 20,6 |
| 16 | Zumarraga | 32,76 | 16,9 | 18,6 |
| 17 | Errenteria | 27,91 | 15,5 | 16,8 |
| 18 | Eibar | 24,22 | 14,9 | 22,4 |
| 19 | Pasaia | 12,11 | 15,6 | 20,8 |
Datu estatistikoak Eustatetik hartu ditut. Ez dira oso-oso erabilgarriak, populazioa hiru talde handitan banatzen duelako, eta tarteko multzoa (20-64 urte bittartekoa) oso zabala delako, baina halandabe, nahikoa nire ustez. Herri bakoitzeko biztanleen batazbesteko soldata ere argigarria litzatekeela uste dut, baina ez dut daturik aurkitu.
Zerrendako lehelengo 9 herriak herri ruralak eta turistikoak dira; bestela, jauntxo-herriak. Gainera, herri gazteak, zahar gutxi eta gazte askodunak. Hiru dira salbuespenak: O�ati, Bergara eta Tolosa, hain zuzen ere, Gipuzkoako herririk aristokratikoenak, jauntxo-herri historikoak.
Zerrendako azkenengo hamarrak, herri industrialak dira, 1950-1960 inguruan inmigrazio handia eukitakoak, eta normalean zaharragoak. Azkenengo hiruren datuak (Eibar, Errenteria eta Pasaia) oso argigarriak dira.
Azkoitia da salbuespen bakarra, nire teoriaren arabera goi-goian beharko lukeena. Baina Azkoitiarrek, kontra egitearren, edozer gauza. Baita antxitxiketan egiteari uko egin ere.
Eibarren kasuan, beharbada Kerizpeko afari misoginoek ere izango dute eraginen bat, baina pentsatzen dut izaera sozio-ekonomiko horretan dagoela funtsa; arrazoi "extradeportiboak", esaten den moduan.
Hau da, eibartarrak eta errenteriarrak bihargin finak garela, eta zarauztarrak eta azpeitiarrak jiji-jaja-zaleak: jai asko eta lan gutxi.
Asier
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
