Oier Araolaza wrote:

Enekok:

Luistxok aipatu duen munduko mapa dela eta, atzo irratian entzun nuen askoz errealago den, proportzioak askoz hobeto gordetzen duelako, Peters-en munduko mapa http://www.petersmap.com/ euskaraz ipini behar dutela.

Peters-en mapa Elhuyar eta beste zenbait elkarte eta erakundek elkarlanean euskaratu zuten eta argitaratuta dago. Zientzia.net-en aurki daiteke horren bertsio txikitua eta baita orain 10 urte mapa eredu desberdinei buruz Elhuyar aldizkarian idatzitako artikulu bat ere:

Lankide batekin izan dut pare bat aldiz eztabaida mapa honen inguruan.

Arazoaren iturria da, esfera bat ezin daitekeela paper batean ongi adierazi, deformazio bat behar beharrezkoa bait da.

Bale.

Adibidez, Mercator-ek pentsatu zuen onena zela barkuz joateko komenigarrien zen deformazioa erabiltzea, lerro zuzenak=lerro motzenak izan zitezen. Ongi.

Beste batzuk, beste proiekzio sistema batzuekin eta beste behar batzuetarako moldatu dute mapamundia.

Orain Peters hau dator, azaleren tamaina benetakoa berak dakarrela esanez. Bale. Ba hori izango da. Baina ez zait mapa batere erabilgarria iruditzen.

Batzuk esaten dute Peters-en mapa hau justuagoa dela, eta gu zein txikiak garen eta Afrika zein handia den erakusteko balio duela. Ba bale. Baina horrek ez die afrikarrei ezer ematen eta guri ez digute ezer kentzen. Zertarako nahi ditu afrikar batek bere basamortuzko miloika kilometro karratuak? Ez al lituzke afrikar horrek 20.000 km2 gure Euskal Herriko erreka txiki bat duen bailara itxi batengatik aldatuko, eta gustora gainera?

Zertara dator halako gogoa azalerak ondo errepresentatzeko? Azalerak ondo zehaztuta gelditzea, terrateniente handien interesa da. Nirea ez. Azalera handiko lurraldea izateak ez ditu hango biztanleak goratzen. Itsasoan dabiltzanek batetik bestera joateko ibilbide motzenak nahi dituzte, eta Gurutze Gorrikoek "Sudeste asiatico" non dagoen edo zein aireportu gertuen dagoen ikusteko.

Nik nahi nuke mapamundi bat, non ni ibiltzen naizen mundu zatia lupa handi batekin handitua dagoen, Eibarko iturri guztiak erakutsi edo gargolak utzita dauden toki zehatza erakusten duena. Gobi-ko desertua azaldu dedila txikia, entziklopedian irakurriko bait dut 1,300,000 km2-ko azalera duela. Hemendik hogei urtetara joan behar badut hara, lagun mongol bati eskatuko diot bere lurraldeko mapa detailatu bat, eta listo.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to