-Jaurlaritzan bazkide dituenak (EA eta EB) kontra daude; beraz, benetako polemika eta polarizazioa sortuko balira, kontraesanak garraztu egin litezke. Hori ez da berez problema ia amaitua dagoen legegintzaldi batean, baina kontuan hartuta EArekin koalizioan joango dela, batetik, eta EBrekiko lankidetzari eusteko asmoa-edo dagoela, bestetik, ba hobe mahai-inguru eta holakoetan sesio gehiegi ez piztea.
-Estatutu berrirako proposamenean aurkari dituenak berriz (PSOE eta PP) konstituzio horren alde daude. Egoera hori ez da guztiz erosoa hiruretako inorentzat. Beraz, klabe euskaldun edo espainolean barik, klabe europarrean mintzatuko zaizkigu alde dauden indarrak.
X.
El 18/01/2005, a las 12:15, Amati�o escribi�:
Luistxok:
<Ba nik uste dot hori komeni jakuela zure jefiei, Amati�o. Ibarretxeri,
<bereziki, eszenario hau komeni jako:
<- Baietzak irabazi, baina gitxigattik bada, hobeto, eta ahal dala,
abstenzi�o haundixakin.
<Zergatik?
<- Erreferendumeko onarpena errolda portzentaje ahalik eta txikixenakin izan
dadin.
<Zertarako?
<- Gertuagoko konsulta edo erreferendum "ilegal" horren garaixa ailegatzen
bada, haren emaitzia be balidotzat aurkezteko, beste honekin konparauta.
<Hortaz, EAJ be Konstituzio Itunaren aldeko kanpainan oso oso nabarmen ez
dakitt egongo dan, bai�a komeni, jendia asko ez bada mobilizatzen, ixa
hobeto.
-- Bai, baina hiru "baina".
1. EAJri komenigarri litzaioke, teoriaz behintzat, Espainian baino baiezko
gehiagoxe lortzea, eragin apurren bat izan duela frogatzeko.
2. Europar erreferendumaren datuek ezer gutxi balio dezakete erreferentzia
gisa hurrengo herri-galdeketak, balioko badu, Gernikako Estatuak baino
emaitza gehiago lortu beharko luke-eta. Dezente asko beraz.
3. Europar erreferendumerako diru-publikoa hutsaren hurrengoa denez gero, ez
dut nik ikusten alderdiak euren poltsikotik asko ordaintzen.
Amati�o
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
