Aupa!

Badakit Jai Herrikoien aldeko Batzordeak gauzak proposatu izan dituela eta Udalak ezetza eman izan duela, edo hori ulertu dut behintzat jendearekin izandako elkarrizketetan, baina beste batzuekin izandako elkarrizketetan Udalak honi eskeini izan dizkion gauzak entzun ditut eta segun norekin hitz egiten duzun oso gauza ezberdinak ulertzen dituzu.

"Lista beltzekoak" diozunean suposatzen dot zein taldei egiten diezun erreferentzia. Guk talde guztiek jaiaren alde egiten duten lana txalotzen dugu baina nahikoa ez dela ikusirik, ekitaldi gehiago antola daitezen nahi dugu, eta honetarako Udalari proposamenak egitea erabaki dugu.
"Lista beltzekoak" diren talde horiek, zergatik daude "lista beltzean" sailkatuta? AGIAN gure herriko hainbat taldek jaiak erabili dituzte bere erreibindikazioak, ideologiak edo eskubideak defenditzeko. Bestela, fijatu zaitez dultzaineroetan edo Euskal Bizikletaren lehen egunean. Beti dugu erreibindikazioren bat (edo bat baino gehiago), alde batekoak eta bestekoak, eta honek, nere ustez, zoritxarrez (edo zorionez, bakoitzak interpreta dezala) ez gaitu herritar guztioi batzen, eta horregatik guk proposatu ditugun ekitaldien artean erreibindikazio klaserik EZ sartzea erabaki genuen.
Nere ikuspuntutik erreibindikazioak jaietan sartzea ez da ona, eta nik benetako jaiak egon daitezen nahiko nuke: gure interesen gainetik helburua ONDO PASATZEA izanik.
Helburu honi jarraituta, jakin dezazun, bai Ustekabek bai nik neuk pasa den urteko udan jai herrikoien aldeko manifestu bat sinatu genuela (behean gehituko dizut) eta www.manifestua.org gunean irakurri eta sinatu dezakezu.


Badakit (nere ustez zoritxarrez) Euskal Herrian politizazio handia dagoela gizartearen maila guztietan edo askotan behintzat, baina hau politika munduan dabiltzaten eragile GUZTIEK ekarri digute. Gu (elkarte bezela behintzat) konnotazio politikoetatik at mantentzen gara, gure taldea jende anitzez osatua dagoelako, eta bi helburuk batzen gaituztelako: musika egin, eta honen ondorioz, giroa sortu.

Futbol laguntalde batek ez dozu ulertzen zer egiten daben? Nere ikuspuntutik, Eibar taldea lehen mailara igotzeak herriarentzat ospakizun bat behar du izan, eta hau gertatzen bada, ospakizun hauek San Juan jaien inguruan izango dira. Honez gain, herriak giro hobea izan dezan lan egiten duten taldeak dira (nahiz eta futbol taldearen inguruan murgildu), poteo eta bazkari herrikoiak antolatzen dituzte... hala ere ez daukat zergatik etorritako talde bakoitzari buruzko esplikaziorik eman behar, beste batek agian ez duelako ulertuko nolatan etorri den Tandanacui bezalako GKE bat, Segi edo Atzegi, talde batzuk aipatzearren. Guk, besterik gabe, Eibarko elkarte eta herritarroi deialdia egin diegu ideiak jasotzeko, eta etorritako talde oro ongietorria izan da.

Prentsari buruz diozunarekin, uste dot Eibarko prentsa, jeneralean, animatuta dagoela. ...eta kitto! bezelako aldizkari euskaldun bat irakurtzen baduzu bertan ere kasu egiten gaituztela konturatuko zara. Hala ere, pozten naiz El Diario Vasco eta El Correo Espa�ol - El Pueblo Vasco bezalako komunikabideetan (bere ideologian sartu barik) egin dizkiguten erreportaiak egin izanagatik, izan ere, gustatu ala ez, irakurle gehien dituenetakoak dira. KTBn ere oso ongi portatzen ari dira eta Deian ere idatzi zuten. Irratia ez daukat oso kontrolaturik, donbora luzeagoz entzuten egon beharko nintzatekelako. Pena bat izan da Gara eta Berrian kasu handirik egin ez izana, Eibartar gehiagori honi buruz berri emateko, nahiz eta normala den, Euskal Herri mailako komunikabideak direla kontuan izanik.

Guk i�undik i�ora ez dogu nahi izan hainbat urtez funzionatzen daraman batzordeari ezta Udalari ere bere lana kendu, lapurtu, gutxietsi, ez onartu edo deitu nahi duzun bezela. Ustekabeko kideok, Udalan ospatzen ditugun bileretan, proposatu izan ditugu gauzak, haietako batzuk onartu dira, baina beste asko EZ, eta ez gaude "lista beltzean". Baina proposamen hauek defenditu ditugunean, gehienetan gazteon aldeko gauzak (eta "lista beltzeko" talderen baten alde egin behar izan dugunean) ez da beste gazte talderik azaldu Udaleko bileretan gurekin bat egiteko, eta askotan ni izan naiz 40 urte-ingurutik beherako pertsona bakarra (kontuz, interpretaziorik egin aurretik: nagusiek ere parte har dezaten defendatzen dut, izan be nere ustez jaiak HERRI GUZTIAK ospatu behar ditu).

Guk (edo nik behintzat) herri guztiarentzako jai hobeak lortzeko lanean jarraituko dugu, proposamenak eskeiniz eta gure laguntza emanez.

Egiten ari garen ahaleginaz espero dut aurtengo sanjuanak hobeak, giro handiagokoak eta partehartzaileagoak izan daitezen, eta Eibartarko gazteek ez dezaten esan Ekainaren 23a "zapatu luze bat" dela.


Behean lehenago aipatu dizudan manifestua (espero dut zure gustukoa izatea):


"Behean sinatzen dugun gizarte, jai eta kultur eragile, eta herritarrak oro har, honakoa adierazten dugu:


1. Euskal Herrian, eta higadurak higadura, jaiaren zentzua bizirik dago eta agerikoa da herritarrek jaiari erakusten dioten atxikimendua. Egun, oraindik, herri honetako kulturaren oinarrian dauden atabismo zabaleko ospakizunek bere horretan diraute. Inauterietatik Sanferminetara, Aste Nagusian zehar, jaia osasuntsu dabil. 2. Artista, musikari, idazle, konpartsa, pe�a, blusa, jai batzorde eta herri kulturan txertatuta dauden gainontzeko eragileen zeregina jaia bere zentzu osoan iraunaratzea da (errituak, zentzu iniziatikoa, alaitasuna, elkartasuna, ironia, umorea, kritika, heterodoxia, orgia, katarsia). Ez ditu protagonismo edo kontrol asmorik mugiarazten jaiaren zentzu osoaren partaide eta erantzule sentitzen direnean; adierazpen askatasuna bere egin eta indarrean jartzen duten neurrian, kultura sortzen dute, hau da jaia bera. 3. Aro eta sistima hau ez da egokiena jaia, eta kultura oro har, gorde eta garatzeko. Haren gainera jausten diren mehatxuak, tamalez, sobera ezagunak dira: zentsura politikoa musikari, idazle, artista, antolakuntza herritarrerako; merkatukeria, ikuskizuna parte hartzearen kaltetan eta abar. Alde horretatik, nabarmen utzi nahi dugu ezinbestekoa dela herri partaidetza jaia eta kultura garatzeko, hala nola instituzioekin antolakuntza partekatzea ere. 4. Ideologia eta pentsaera politiko anitzak ditugulako -edo agian horri esker-, alderdi eta instituzioen gako eta kontroletik kanpo aritzeak, presiorik gabeko ikuspegia eskaintzen digu. Ikuspuntu horretatik jaia bere osotasunean iraunarazi eta garatzeko konpromisoa hartzen dugu, kamustu edo alferrik galtzera eraman dezaketen ekimenak saihestuz eta borrokatuz. 5. Dei egiten diegu herritarrei jaiaren antolakuntza, kudeaketa eta jolasean parte hartzeko. Guztion jarduna da jaiaren iraunarazpena eta garapena bultzatzea, galera edo higadura saihestea, eta herri kulturaren adierazpen guztiak errespetaraztea. 6. Azkenik, eta azaldutako guztiaren bidetik, jaitik abiatuz eta esandako guztia kulturara hedatuz, errotik arbuiatzen ditugu adierazpen askatasunaren aurkako eraso guztiak, jaia eta kulturaren jazarpen eta judizializazioa. Bide horretatik abiatzen direnak ez dira duinak jaiaren antolakuntzan ez gizartean ardurarik hartzeko.
Jai bizia, eta gizarte aske eta sortzailea nahi izanez gero, ez dago beste aukerarik."




Ondo segi,

Josu

AURTEN BAI, SANJUANETAN JAI!



----Original Message Follows----
From: leire narbaiza <[EMAIL PROTECTED]>
Reply-To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Subject: Re: [eibar] Sanjuanak 2005
Date: Tue, 12 Apr 2005 16:55:35 +0200 (CEST)

Aupa
 --- Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]>
escribi�:
>Prentsa animauta dabil asunto honekin
> eta hemengo gauza batzuri
> behintzat Udalak usteot oniritzixa emango
> detzala. Guztia ez, badakit, ba�a
> batzuk bai.

---"Prensa" di�ozunian Diaro Asco eta correo
espa�ol izango dira, ezta? Holan bada Udalak dana
emongo detsue, seguru!
Hori bai, ez dot aitzen ze egitten daben futbol
supporter batzuk jai batzordian.
Pentsazten dot Eibarrek badakala premi�ia, bai�a
jentiak gogua euki bihar dabela parte hartzeko.
eta perriro di�oT. udalari jai batzordiak
proposau izan detsaz hainbat gauza, bai�a
baimenik be ez dau emon.
Oin diferentia izango da: baimen eskatzailliak ez
dira zerrenda baltzekuak. Beraz, trankil ego,
danajuango da aurrera
leire



______________________________________________
Renovamos el Correo Yahoo!: �250 MB GRATIS!
Nuevos servicios, m�s seguridad
http://correo.yahoo.es
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



JOSU MENDICUTE
[EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to