Aupa, egunon,
hau burukomina. Sari banaketa, afaria, eta ia-ia parranda be bai.
Ba Farolillo de Papel hori zer dan atzo enterau nintzan. Bilboko libreruen elkarteak antolatzen dauen gala moduko bat da, eta horren barruan sariak emoten dira, Bilboko (edo Bizkaiko, ez dakit) idazleen ustez aurreko urteko libururik onenak izan direnei. Sari bat euskerazko liburuei eta beste bat gaztelaniazkoei.
Paripetxua. Estatu Batuetan moduan, ehun pertsona ingururentzako afaria, mahai borobilakaz han eta hemen, eta aurre-aurrean atrila mikrofonoagaz.
Dana dala, pozik geratu nintzan:
1- Lagun asko agurtu ahal izan nebalako.
2- Gioconda Belli eta haren editoreagaz afaltzen oso gustura egon nintzalako.
3- Diskursoan, aprobetxauta pare-parean Bilboko alkatea neukala, eztenkadatxoa bota neutsalako, Gabriel Arestiri errespetu handiagoa euki behar deutsala aldarrikatuz. Eta berak arpegi txarra jarri eban, baina ez dakizue horrek zelako poza emon eustan.
Gero, kritika bakarra onartzeko kapaz ez dan horrek, bere diskursoan erantzun egin eustan: "yo hago el mismo caso a Unamuno, Otero y Aresti, al contrario de lo que ha dicho ese joven de Gald�cano (sic) al que no conoc�a". Asike ederto pasau neban. Gero, antolatzaileetako bat etorri jatan esanez alkatea hasarre egoala, jente guzti horren aurrean ezin dala holakorik esan eta ha ez zala momentua eta... Bufaa!! a zelako gozatua, alkatea nigaitik hasarre egoala entzutea! Gero, ondo fijau, eta konturatu nintzan ez zala geratu afaltzen, ez dakit horregaitik izango ete zan baina.
Ederto baten dana. Gioconda Belligaz ("La mujer habitada", gogoratzen?) afaltzea, barriz, plazerra. Zer esanik ez bere editoreagaz: neska polita, inteligentea, seduktorea... eta katalana, Luistxo, katalana!!
Julen
Mikel Iturria <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Mikel Iturria <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Aupa Gabiria:
Ari, ari, ari, Gabiria lehendakari!
Zorionak eta guzti hori.
At 17:52 20/04/2005 +0200, you wrote:
"Farolillo de papel" emango diote gaur arratsaldean Juleni, Bilbon._______________________________________________
Zorionak Julen,
http://tinyurl.com/b8c8p
Irartian entzun dudanez, idazle (edo irakurle?) bilbotarren botoen bitartez erabakitzen dira saridunak...
eneko
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
