Esan dozun hau oso polita iruditu zait Gari:
Nik uste dot askotan euskara batuak obligatzen gaituela hitzen letra guztiak zuzenegi esatera, eta horregatik errazagora jotzen dugula. "biaren" hitz hori esatea astunegia egiten zait, eta horregatik izan daiteke batuan "biko" esatea, nahiz eta hain zuzena ez izan, esateko errazagoa delako.
Izan ere normalian hizkuntzak hiztunek egiten dituzte, eta hiztunek maiz hausten dituzte arauak erosotasuna, moda edo mila arrazoi desberdinengatik. Euskara Batua berriz hizkuntzalariek egiten dihardute, eta erabaki guztiak zuzentasuna, tradizioa, eta logika filologikoaren arabera ezarri nahi dira. Hizkuntza normalizatu batean hizkuntzalariak "deskribatzaileak" izan ohi dira. Euskararen kasuan hizkuntzalariak "sortzaileak" dira. Postura egingo nuke edozein hizkuntzaren tradizioan badaudela zientoka hitz, joskera, esamolde eta abar, hizkuntzaren beraren arauak hautsiz sortu zirela. Euskaraz ere izango dira horrelakoak. Tradizioan daudenez onartzen ditugu. Baina orain sortzen saiatuko bagina hizkuntzalariek debekatuko lituzkete.
Adibide bat jarriko dut. Mendiko bizikletak zabaltzen hasi zirenean norbaiti okurridu zitzaion "mendikleta" izena erabiltzea horiek izendatzeko. Niri primerako asmakuntza iruditu zitzaidan. Aurrez ez zegoen kontzeptu hori adierazteko hitzik, ez dio inguruko hizkuntzei kopiatzen, euskara izateko tankera osoa du, lehen kolpean ulertzen da zer esan nahi duen eta "mendiko bizikleta" luzea baino askoz erosoago da. Ba ez. Hizkuntzalariek di�ue gaizki sortutako hitza dela. Bizikletaren erroa "ziklo" delako, eta ez "kleta" eta beraz hitza ez dagoela ondo sortuta eta baztertua geratzen da. Ba doazela antzarrak perratzera horrelako hizkuntzalariak. Eta mendikletan bada hobeto. Euskaldunei gustatzen bazaigu eta batez ere erabilgarria gertatzen bazaigu, erabili egin beharko genukeela uste dut, eta hemendik 10 edo 15 urte barru, hitzak bidea egin badu, hizkuntzalariak dedikatu daitezela gaizki sortutako hitzei buruzko tesiak idaztera.
oier eta kleta
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
