Schindler's List filmean ageri ei da kantu israeldarra, gainera.
Gari:
Guk hemen deskargatu dugu Ofra Haza-ren bertsio bat, eta nik esango nuke Hiru Trukuk kantatzen duen "Bart hamarretan" kantuaren melodia antzerakoa dala, aldatuta noski. ("Bart hamarretan/ dontzella nintzan...")
Laboaren "ihes ederra zilegi balitz" aipatu zuten atzo ETB1eko albistegian. Laboa ere agertu zen TBn, esanez "bai, bai" hartzen ziola antza... Baina inpresioa jaso nuen erakutsi izan baliote gaueko mozolo bat eta bele bat, esango lukeela berdin berdin "bai, bai, hegoak ebaki banizkio..."
Bestela, hor daukazue "Geuria da-ta, geuria da" abesti famatua, elizan beste letra batekin kantatzen dana (Bakea beti zurekin...) halako batean nik aurkitu nebana pelikularen batean hebraieraz kantatua. Nik beti pentsatu neban abestixa geuria zala, eta hara sorpresa.
Bai, kantu sionista ei da.
Luistxo
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
