Gauza batzuetan urrin gaz ondion sexu-berdintasunetik. Piropuak eta holakuak gizonok bota biher dittugula espero da beti, eta neskei urteteko eskaketia be bai... Niri inoiz ez duzt neska batek piroporik bota eta ezta berakin urten gure doten galdetu be... Iniziatiba beti guk euki biher horretan!

 


Ni ez naiz akordatzen neri piroporik bota ote dozten, baina bai akordatzen naiz mutil gazte bati bota nionaz.
 
Kontua da ni bigarren haurdunaldian nengoela, zazpi hilabete inguruko tripa handi batekin eta nere burua guapotzat izateaz oso-oso urruti.
 
Pintxo bat jaten nenbilela, justo mahonesa guztia darixola daukazunean, ezagun batekin egin neban topo. Ezagun hau, berrogeitamapiku inguruko gizon bat. Berarekin berbetan hasi nintzen.
 
Halako batean hogei urte inguruko mutil moreno oso guapo bat hurreratu zen. Ezagunak aurkeztu egin ninduen: mira, este es mi hijo.
 
Niri nire ezguapotasunak eta edadiak emandako lasaitasunarekin, barren-barrenketik irten jatana esan nion. qu� chico m�s guapo eres!.
 
Mutila lotsatu egin zen eta nik pintxoa jaten segitu neban, tripa gaina mahonesaz ez zikintzeko kontuarekin.
 
Elena
(edozein arinkeriataz hitz egiteko gertu) 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to