Leirek:
----Nik eskatzen dot daguana hobetzia, eta
urtenbidietan pentsatzia. jarraittuko dot esaten
trafikorik handixena astian zihar biherrera
jueten egitten doguna da. Edozein ataskotan
ikusiko dozu banan banan goiazela automobilletan.
Eta desplazamenduak nahiko laburrak. Danok ez
dakagu zeure surtia: Biharrera bizikletan juan
ahal izatia. Edo oi�az. Hori bai dala
pribilegiua.

Aspaldi leidu neban distantzien eta garraiobideen arteko erlazio bat. Uste dot nahiko ezaguna dala eta zuek be ezautuko dozue. Gutxi gora behera:
- 2 kilometrora arte egitteko, onena oinez, ero bizikletaz.
- 20/40 +/- kilometrora arte, onena kotxea
- 800 kilometrora arte, +/-, trena, tren ganorazkoa jakina.
- hortik gora abioia, egazkina.


Azkenean pentsau egin behar da garraoibide guzti horrek konplementarioak direla, eta segun ze ibilbiderako bat edo bestia izan leikela aproposena.

Gero biztanleria ere kontutan izan behar, esate baterako, Eibar eta Ermua arteko trena nire ustez ondo dabil (oker egon naiteke urte asko daroiadazelako Eibartik kanpo), nola hobetu? Frekuentzia gehixagoz funtzionatuz gero, baina horretarako jende gehixago bizi behar zen, bestela ruina hutsa da. Horregatik, ez izan dudarik, kotxea nagusi.

Eibar eta Deba artean trena nagusitzea gurozu, konpetitibo izatea? Gura izatea ondo dago, baina nire ustez ez dago posibilitaterik.

Hiri nagusien arteko trena aproposa izan leike? distantziangaittik, jende kopuruarengattik... izan leike. Agian ez nagusitzea, baina konpetitiboa izatea bai.

Eta diskusi�oaren hasierara bueltatuz : oingo AHTaren proiektuari ez, eta zer proiekturi bai????

i.t.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to