Bai, Zuazoren mezu interesgarrixa.
Eta albuan, Kintanarena ( http://tinyurl.com/dr754 )
Batak di�o: "San Martinek batua defenditzen zeban, baina herri hizkeren
garrantzixa kontuan hartuta.
Bestiak di�o: "San Martin eibartarra zan, baina batuaren aldekua"
"baina" batek zelan aldatzen daben dana.
Serafin! Herejiori! :-)
asier
En/na Luistxo Fernandez ha escrit:
Gaur Berrian, Koldo Zuazo eibartarraren artikulua Juan San Martinen
gainean.
Interesekoa iruditu zait. Gure zerrendakide Serafin ere aipatzen du Zuazok.
Online, http://tinyurl.com/9g9z4 , baina gure artxiboetarako interesa
duelakoan, hemen jarraian ere bai. --Luistxo
---
Juan San Martini neure lekukotasuna
Koldo Zuazo
IDAZLEA eta euskaltzain urgazlea Hamasei urte nituen, eta Frantziako
1789ko Iraultzaz lan bat egiteko agindu zigun Historiako irakasleak.
Urrunekoa egiten zitzaidan gertakaria eta gogoz kontra hartu nuen
agindua, baina pentsatzen jarrita, Iraultza hark Ipar Euskal Herrian
izandako eragina aztertzea bururatu zitzaidan. Banuen, beraz, gogoko
gaia, baina nondik hasi eta nondik jo ez nenkiela nengoen. 1972ko garai
hartan ez zen oraingo Internetik, entziklopediarik eta bestelako
bitartekorik. Ez, behintzat, nire eskura. Bazen, ordea, udalekuak
antolatzen, euskaraz idazten eta gazteekin hartu-emana zuen apaiz bat
Eibarren, Jesus Mari Arrieta donostiarra, eta harengana jo nuen laguntza
bila. Bera ez zegoela horretan jantzita, baina Juan San Martinek
lagunduko zidala esan zidan.
Hitzorduaren eguna hurreratu ahala, handiagoa zen nire urduritasuna.
Euskaraz banekien, baina alfabetatu gabe nengoen, eta euskaltzain
batekin hitz egiteak lotsa eta beldurra sortzen zidan. Gainera, hamaika
bider entzunda neukan �euskalgaiztoa� zela Eibarkoa.Juan San Martinen
etxera joan eta berak zabaldu zigun atea. Laneko jantziekin zegoen,
traje eta gorbatarekin, eta ikusi bezain laster agur hauxe egin zidan:
Hi haiz, orduan, Zuazo? Ezautzen jittuat hire gurasuak�Edozein
eibartarren moduan hitz egin zidan: herriko euskaran eta hitanoan.
Berehala galdu nuen beldurra eta berehala askatu zen nire barrena, eta
neuk ere herriko euskaran jardun nuen lasai eta nasai. Historiako lana
nola egin esateaz gainera, beste ikasgai bat eman zidan: hartu-emana
gertukoa izango bada, hizkuntzak ere gertukoa izan behar duela.
Irakaslea naiz bizibidez, eta beti izan dut ikasgai hori gogoan.Garaitsu
hartan egin zen euskara batua, 1968an, eta makina bat liskar sortu zen
bazterretan. Eibarren, ostera, patxada handiagoz ikusi zela iruditzen
zait. Halaxe gogoratzen dut nik behintzat. Euskara batuaren aldekoa zen
Juan San Martin, eta baita Imanol Laspiur eta Serafin Basauri ere,
Eibarko euskaltzalerik ezagunenak. Sarri joan nintzen euren
hitzaldietara, eta beti, salbuespenik gabe, herriko euskaran mintzatu
ohi ziren. Horixe da haiengandik ikasi nuen bigarren ikasgaia: euskara
batua ezinbestekoa dela, baina herri barruko jardunetarako bertako
hizkera dela egokiena.Dena dela, hitzaldi haietan erabiltzen zuten
hizkera ez zen kalean eta tabernetan egiten zen berbera. Jasoagoa eta
jantziagoa zen, hitzak osorik esaten zituzten, erdarakada gutxiago
sartzen zituzten, eta horixe da haiengandik ikasi nuen hirugarren
ikasgaia: euskalkien barruan ere hizkera mota bi daudela, lagunartekoa
eta jasoa. Eta bihotz-bihotzez eskertzen dut ikasgaia, gaur berton ere
badirelako euskalkia lagunarteko eta taberna giroko hizkerarekin erabat
berdintzen dutenak.Baina euskara batuaren, euskalkiaren eta hizkera
jasoaren gainetik euskara bera dago hemen jokoan, eta joko hori inoiz
baino zailagoa izan zen Franco jeneralaren diktadura garaian. Juan San
Martin, Imanol Laspiur, Serafin Basauri eta beste zenbait lagun izan
ziren horretan ere gure belaunaldikoondako eredua eta iparra. Ozen eta
garden agertu ziren euskararen alde, eta haien atzean ibili ginen
ondorengook ere.Joan den aspaldi luzean nork bere bidetik jarraitu dugu
Juan San Martinek eta biok, bata bestearengandik gertu batzuetan, eta
aldenduago besteetan, baina une eta gune honetan banuen neure zorra
aitortzeko gogoa, eta haren senideei eta lagunei neure dolumina eta
elkartasuna erakusteko beharra. Juan San Martin joan da, baina haren
erakutsia barruan daramat.
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]