Eskerrik asko, Julen.
Luisek esan daben moduan, ez genduke esan zenduana jakingo zuk kontau ez bazendu.
Atzoko telebarrixan ikusi zindudan. Serixo-serixo, erderaz (ji, ji, ji). Ez zeben esan zei�eri dedikau zetsazun sarixa. Egunkaria itxi zebela, eta zure amorrua adierazi zenduala liburuakin. Dana dala, idatzitta eguala eta publikau zenduala protesta egitteko. Edo holako zeozer. Ez neban askorik aittu. Ikusten dozun moduan bersi�o bi.
Sarixa politta da. Edozen hormatan jartzeko modokua. Hori hormadun etxerik izan ezkero (etxe txikixak horma gitxi dake)
Eskerrak foro honeri. Holan egixa jakin geinke
leire
 

Julen Gabiria <[EMAIL PROTECTED]> escribi�:
Leirek:
 
"Beste diskursoren bat eukiko dozu prestauta, ezta?
Kontau jasotakuan, bale?"
 
Sano polita izan da: ez sariarena, hori txorrada bat da eta. Zoragarria izan da, ze, Azkunaren ekitaldian ez moduan, oingoan Jon Sanchez udaleko Kulturako zinegotzia euki dot alboan. Eta alboan eukite hori, txaparradea jausten jakon bitartean Jon Sanchezek inora ezin alde egitearen detaile hori, horixe izan da zoragarria. Ze, berez, nik guragoko neuke Azkuna bazan nire albokoa, baina Sanchez be ez da pieza makala, ez jauna!!
 
Jakin daizuen, Sanchez da igazko karnabalak suspendidu ebazan zinegotzia, PPren presinoakaitik. PPkoek inoen Txori Barrote konpartsaren karrozak ezin ebala urten desfilean, presoen argazkiak eroateagaitik: hori iraina zala demokratontzat eta betikoa. Azkenean, Sanchezek espainolen eskubideak babestu ebazan, klaro. Beste konparsek esan eben Txori Barrote ez bazan urtetan, eurak be ez zirala urtengo. Sanchez be piezatxoa dala, labur esanda.
 
Mahaian, beraz, hiru: Asier Muniategi (liburu azoken koordinadorea), Jon Sanchez zinegotzia, eta ni erdian.
 
Hasi da Asier eta berba ederrak esan ditu "Han goitik itsasoa ikusten da" liburua dala ta. Benetako berbak ganera, badakit-eta zer sentidu dauen liburua irakurtean.
 
Segiduan Jon Sanchez hasi da, eta itzelak esan ditu niri buruz (Azkunak "ese joven de Gald�cano al que no conoc�a" esan eban gitxienez, disimulu barik; baina Sanchezek disimulu gehiago hartu dau, eta, seguruenik ezagutzen ez ninduan arren, berba potoloak bota ditu): "sekulako lana egiten dabil", "liburu zoragarria", "euskal literaturaren alde...", betiko tontakeriak. Eta ni, bien bitartean, neure kasa pentsetan: "ez egik berba lar egin, Sanchez, ze gero txaparradatxue jatortzu...", baina berba asko egin dau.
 
Esan neutsuen moduan, Sorgintxulokoei gura neutsien eskeini saria. Beste modu baten egin dot azkenean: eskerrak emon deutsiet euskal kulturaren eta euskal literaturaren alde isilpeko lana egiten dabenei, eurei esker lortzen doguz gero guk holako sariak, bidea eginda daukagulako. "Bidegileak" izenagaz ezagutu geinkez, edo "aitzindariak" edo ez dakit. Nik adjetibo barri bi proposatu dodaz:
 
- Arestitarrak, batetik. Kontau dot Arestiren plaken inguruan Bilbon bizi izan diran gertakari estra�o biak:
  • Arestiren jaiotetxean egoan oroimenezko plaka desagertu egin zan.
  • Bilboko Arte Eder Museoaren aurrean, igaz, Bilboko Udalak kendu egin zituan Arestiren omenez bertan egozan aretxa eta harri poemaduna.

- Sorgintxulotarrak, bestetik. Aurton zarratu dabe Santutxuko gaztetxea. Bertan egozan, besteak beste: euskera alkarteak, haurtzaindegi bat, musika taldeentzako lokalak, auzoko zinema, ordenagailu gelak, bertso eskola eta Santutxu auzoko liburutegi bakarra.

Adjetibo bi horreek sakon azaldu dodaz, gustora, pozik. Aresti aitatu dodanean, Sanchezek boligrafoa atara dau eta zeozer zirriborratzen hasi da. "Sorgintxulo" berbea esan dodanean, barriz, ia-ia aulkitik salto egin dau. Badakizue horrek (agintariak nerbioso ipintea) adore handiagoa emoten dostela egiak esateko, asike ni pozik, nire saltsan.

Azkunaren kontrako "mitinean", hauxe idatzi neban blogean: "Gioconda Belliri begiratu nion, eta irribarre zabala erakutsi eta buruarekin baietz egin zidan". Gaurkoan ez da izan Gioconda Belli: gaur Irune Berro izan da, Berriako kazetari fina. Hari begiratu eta irribarrez ikusten neban, eta pentsau dot hori seinale ona zala.

Amaitzean, Iruneren ondotik pasau naz, eta esan deust "eskerrik asko esan dozun guztiagaitik". Niretzat, hori nahikoa eta sobera izan da gaurkoa justifiketako.

Listo Leire. Eskatu zendun eta nik emon.

Julen



Correo Yahoo!
Comprueba qu� es nuevo, aqu�
http://correo.yahoo.es
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



Correo Yahoo!
Comprueba qu� es nuevo, aqu�
http://correo.yahoo.es
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to