Joven de Gald�cano:

(...) gaur Irune Berro izan da, Berriako kazetari fina. Hari begiratu eta irribarrez ikusten neban, eta pentsau dot hori seinale ona zala.

Amaitzean, Iruneren ondotik pasau naz, eta esan deust "eskerrik asko esan dozun guztiagaitik". Niretzat, hori nahikoa eta sobera izan da gaurkoa justifiketako.

Berria egunkariak hau da dioena:

Zazpikale saria jaso du Julen Gabiriak Bilboko Liburu Azokan

Julen Gabiriaren Han goitik itsasoa ikusten da izan zen iazko Bilboko Liburu Azokako euskarazko libururik salduena; ondorioz, Zazpikale saria eman zioten, atzo, idazle bizkaitarrari. Gabiriak, bere aldetik, ilusioz jaso zuen, sarietan sinesten ez duen arren. Eskerrak emateko orduan, aurreko belaunaldietako idazleak izan zituen gogoan. Gabiriaren ustetan, haiek gabe euskal letrek ez lukete egun duten onespena izango. Hala, Bilboko Udalak Gabriel Arestiren omenezko haritza kendu izana gaitzetsi zuen: �Aresti ere Bilboko idazle izan zen, nahiz eta batzuen begietara ikusezina izan�. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Hori zutabe batean, eta bitan, argazkia, sariarekin Julen.

--

Haritzarena aipatu da Berrian, juxtu juxtu. Kazetariarentzat inportantea izango zen Julenek botatakoa, baina ez, nonbait, Berriako irakurleentzat. Aldiz kontua komentagai dugu Interneten... Blog batean, adibidez: http://tinyurl.com/c53c4

Aurreko sariaren inguruan ere, Azkunaren zirko hura, benetan huraxe zen albistea, eta, bitxia bada ere, guk internautok, hori badakigu: komentatzen ditugu komentarioa merezi duten gauzak. Baina hedabide tradizionaletan ez dago, nonbait, usaimen bera duen inor... Eta, gainera, kazetariak gure blogak eta gauzak irakurtzen dituzten arren, ez duzu ikusiko, Julen, euskarazko interneteko esparruan edo blogosferan sortu den ezer, albiste bat, iritzi bat, polemika bat, scoop bat, sekula-sekula, uhin-errotatibetako notizia bihurtzen. Boliviakoaz, beharbada, informatuko dira Internetez eta han aurkituak kontatuko dituzte medioetan, baina, gu, euskal internautak, ez gara sekula notizia iturri.

Blogisten protesta, adibidez, DV eta Diputazioaren endredoaz... Gutuna, eta juxtu juxtu, apropos bidali genuelako! Hortik aurrera, hutsa gara, zero.

Internetekoak albiste bihurtzen dituzten bakarrak, gure espeziekoak dira, kolaboratzaile kanpotarrak medioetan asteroko atal espezialduetan zokoratuta: Patxi Gaztelumendi Euskadi Irratian eta Jabi Zabala Berrian.

Beste inoren errutinan ez gara sartzen. Eta zu ere, Julen, albiste zara errutinagatik, sariaren errito programatuagatik, fax konbokatoriagatik: ez esaten duzunagatik edo zinegotziei pasarazten dizkiezun estuasunengatik. Argazkia ere, zu+saria, ez zinegotziaren aurpegia...

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to