Amatiño, terriblea zara. Karreraren kontra egon eta hala ere
defenditzen ibili behar... En fin, hasieratik banekien hori, baina
"alla vamos":

Amatiñok:
<Auto lasterketek eta egiten diren tokiko industriek ez dute zertan
<zerikusirik izan behar.
-- Baina beti ere errazagoa izango da Txakolin Eguna Getarian
antolatzea eta
Tiro Pitxoia Arraten... Ezta?

Bai. Baina lehenengo txakolina egiten dugu eta gero, promozionatzeko,
txakolin eguna. Nik dakidala hemengo auto markarik ez daukagu, eta
munduan ez dakite Mercedes eta Volskswagenek gurean fabrika dutenik.
Horrela ba, oso zaila da jendeak lotzea Bilboko auto lasterketa, gure
automozio industria indartsuarekin. Helburua gure automozio
industriaren propaganda izan bada, asteburukoa ez da estrategia oso
egokia.

<Pijoagoak dira auto lasterketetan dabiltzanak...
--Ba. Eta golfean, eta surfean... Nik dakidanez, Eibarren saldu zen lehen
mendi-bizikleta nik erosi nuen. Pijoa nintzela entzun behar izan
nuen... Ni

Ez dut esan nahi auto karreren kontu hori euskaldun-fededunen kontua
ez denik, ez da egia gainera, Azpeitia aldera begiratu besterik ez
dago. Esan nahi nuen lasterketak eta industriaren arteko lotura hori
oso urrun gelditzen zela automozioaren kasuan. Balio-katea oso luzea
da automozioan, eta lasterketak, gure industriarengandik oso urrun
gelditzen dira kate horretan.

<Modu berean bizikletari begiratzen badiogu, bizikleta industria eta
<erabiltzaile gehienak Txinan daude. Txinatarrik ez dut nik Tourrean
<ezagutu, eta bai amerikar bat, dena irabazten ari dena. Nongoa, eta
<amerikarra...
-- Egiaren parte bat da hori. Beste parte bat da, hain zuzen ere, Euskal
Bizikleta (Bicicleta Eibarresa), Arraterako igoera etab. Eibarko
bizikleta-enpresek sortarazi zituztela euren merkatua areagotzeko, ez
Tourrera doazen zaleek.

Bai, baina Eibarren produktu bukatua egiten zen, publiko orokorrari
zuzendua, eta horregatik zen (eta da) hain garrantzitsua Eibarko
markak munduan ezagutaraztea. Berdin gertatzen da Ford, Citroen edo
Renault-ekin. Aldiz, automozio industriaz kanpo dabilen nork ezagutzen
ditu Delphi, Visteon, Gestamp edo Antolin? Automozioko enpresa handi
horietako zeinek du Formula 1-ko ekipoa? Diruagatik izango da? ez dut
uste. Horietako batzuk auto marka asko baino handiagoak dira. PSA
berak, (Peugeot eta Citroen batzen dituen enpresa) ez du batere
publizitaterik egiten, estrategian komeni zaielako itxura batean bi
markak banatuta eramatea, nahiz eta diseinu zentru, fabrika eta
hornitzaile berdinak erabiltzen dituzten.

Ondokoei erantzun orokorra:

-- Kontua da beti horrela jarraitu behar ote dugun, trokelak Txekian eta
Polonian, eta torlojuak Txinan, guk merkeago egin arte. Eta gero zer?

<Gainera, Epsilon Euskadi oso kasu berezia da, eta MU-ren master
horrek ez
ditu milaka lanpostu beteko.
-- Segurutik dezente gutxiago. Eta? Zer proposatzen duzu? Masterrik ez
egitea Euskadin ala masterra egiten dutenek kanpora joan beharra?

<Azken finean, gai horren inguruko zenbat lanpostu dago hemen
inguruan? Hobe
lukete trokeleria handiaren master bat sortzea (behar hori garbiagoa da),
karrerako autoak konpontzekoa baino.
-- Eta zu zergatik zara injinierua FPrekin konformatu beharrean?

<Nik bost urtetan lan egin dut automozio industrian eta ez dut Formula
1 edo Formula 3000-en zantzurik inon nabaritu.
-- Eta orain dela 20 urte ez zen euskal areonautika-sektorerik eta orain
espainiar estatukoaren %25 da. Zuk bezala pentsatuz gero...

Barkatu, hau ez da nik esaten dudana. Nik ez dut esaten XXI. mendean
Carral-en pabonado formula egiten jarraitu behar dugunik. Nik esan
nahi dudana da, automozioak halako balio kate luzea izanik,
posizionatzeko puntu asko ematen dituela. Hemen Formula 1-eko autorik
ez da egiten (zatiak bakarrik), baina ziur nago euskal automozio
enpresetako prozesu askotan dagoela Formula 1-ean baino I+G eta balio
erantsi gehiago. Adibiderako lehen aipatu ditudan Visteon, Delphi eta
abar.

Teknologia eta balio erantsi handia eman nahi dugula? Eman dezagun
BMW, Audi, Mercedes edo Volkswagen-entzat. Hor dago benetako
industria, I+G eta etorkizuna, eta ez
lau zororen auto lasterketetan.

Hau da, automozio industria asko egin daiteke lasterketetan parte
hartu gabe. Gainera normalean prozesua alderantzizkoa da:  autoak
egiten ditugu, marka sortzen dugu, eta gero marka horri propaganda
egiteko lasterketak antolatzen ditugu.

<Beraz, askoz egokiagoa litzateke nere ustez automozio hornitzaile azoka
handi bat antolatzea BEC-en.
-- Ez da ideia txarra. Automozio-klusterrari esan beharko zenioke.

Ez ditut horko jefeak ezagutzen. Seguru zuk gertuago dauzkazula.

<Edo automozio industriaren (ez
automobilen) museo bat. 10 aldiz merkeagoa eta efektiboagoa.
-- Merkeago, seguru. Efektiboagoa ez dakit. Ni gauza naiz automobilen
museoa
asmatzeko. Kostatu egiten zait, ostera, autoparteen museoa imajinatzea.
Baina ni... kazetaria baino ez naiz, kreatibitate gutxiko jendea alegia

Euskal automozio industriaren bezeroa gaur egun ez da Citroen edo
Peugeot erostea erabakitzen dabilen herritarra, PSA-ko edo
Daimler-Chrysler-eko erosketa arduraduna baizik. Horrelako jendea
astero dabil gure bideetan eta hoteletan hornitzaile bati eta besteari
bisita egiten, eta publiko mugatu eta zehatza da. Loiuko aireportuan
gure automozio industriaren inguruko erakusketa txiki batek lasterketa
bilbaino guztiak baino efektu gehiago egingo lukeela zalantzarik ez
daukat.

Laburtuz, Bilboko karrera alde askotatik defenditu daiteke, baina euskal
automozio industriaren aldetik, ez dut uste.

Gari

Gari

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to