Leirek:
> Nik argi dakat: horren ostian misoginia dago. Holan, gordin-gordin
Niri ordea iruditzen zait horrelako gordinkeriek gertaerak gehiegizko
sinplekeriaz laburbiltzeaz gain ez dutela gatazkak dituen ezaugarriak
bere konplexutasunean ulertzen laguntzen. Nik ez daukat zalantzarik
kanpotik ere iritziak eman ditzakegunik, baina beste kontu batzuetan
gurekin erabiltzen duten begirada manikeo bera erabiltzeak ez die ez
berdintasun eskubideei ez gatazkari inolako mesederik egiten. Euskal
gatazkari buruz kanpotik iristen diren iritzi asko oinarri demokratiko
sendoetatik abiatzen dira baina gure errealitatearen irudi
distortsionatu eta sinplifikatuegian bukatzen dute.
Benetan uste al duzue hondarribitarrak eta irundarrak herri horietakoak
izate hutsagatik gu baino matxistagoak, intoleranteagoak eta genero
berdintasunaren kontrarioagoak direla? Nik garbi dut eibartarrak
hondarribiarrak adina matxista eta misogino garela. Ez dut uste hemen
inor gaudenik gure buruari berdintasun dominak jartzen hasteko moduan.
Eta ez dut sinesten Euskal Herriko atzerakoi guztiak Bidasoaren inguruan
bildu direnik. Eguneroko bizimoduan, gizon eta emakumeen arteko
harremanetan, gure jarrera, bizio eta dohain berak dituzte
hondarribiarrek eta irundarrek. Orduan zer gertatzen da irailaren 8an
eta ekainaren 30ean? Zergatik hartzen dituzte jarrera itxi horiek gure
talaiatik begiratuta ulertezinak eta onartezinak direnak?
Arazo bat ulertzea konponbidearen bidean jartzeko modurik azkarrena dela
diote. Hondarribiarrak eta Irundarrak giza-legez gure modukoak direla
sinesten badugu, gure indarrak kondena eta mespretxuetara bideratzen
jarraitu beharrean hobe genuke gatazka horren muina ulertzen saiatzeko
benetako ahaleginak egiten hastea.
oier.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]