Egunotan jakin dugu Mikel Urdangarin kantariak diska berria atera duela, baina Debabarrenetik Donostialdeko disketxe batetara joan zaigu.

Bai, orain arte Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak-ekin grabatzen zuen eta orain Elkar disketxera joan da. Nere kasuan gainera, Gaztelupeko Hotsak-en webgunean kulpa handia dudanez, pena ere hartu dut.

Jakinik zerrendan daukagula Elkarlanean/Elkar tinglado horretako jerifalte nagusiena (nahiz eta seguruenez gai hau ez dagokion zuzenean), desafio teknosexual bat plazaratzeko erabiliko dut foro hau:

Gaur egun googlen bilatu ezkero, Gaztelupeko Hotsak-eko orria azaltzen da lehena:

http://www.google.es/search?q=mikel+urdangarin

Nere desafioa da:

"Ezetz lortu Elkarrek urtebeteko epean eskaera horrekin Hotsak-en webgunea baino lehenago azaltzea"

;-)

Soraluze vs Donostia.   Nork irabaziko?

Gari


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to