Gaurko Berrian Jabier Muguruza elkarrizketatu duten. Disko berria atera
du Jabierrek eta nobedadeetako bat emakume baten ahotsa entzuten dela
bertan. Mireia Otzerinjauregi da abeslaria, eibartarra. Eibarko kantuen
liburua Mikel Sangroniz-ekin batera jardun zuen prestatzen. Zenbait
plaza taldetan ere ezagutu izan dugu kantari, baita Egan-ekin ere. Hauxe
dio Jabier Muguruzak berari buruz elkarrizketan:
- Angel Unzu ezagutzen dugu, baina nor da Mireia Otzerinjauregi?
Inork ezagutzen ez duen euskal kantari bat.
- Eta zuk nola ezagutu zenuen?
Grazia egin dit nola adierazi duzun. Disketxekoak deitu zidanean esateko
diskoa asko gustatu zitzaiola, zera galdetu zidan: nondik atera da
kantari zoragarri hori? Jazzlen irakaslea da, eta Musikenen ikasle. Nik
behar nuen kantari bat, ahal izanez gero, euskalduna, ahoskera eta
hainbat gauza ondo egiteko, eta jazzetik folketik baino gertuago egongo
zena. Mireia oso jazzeroa da. Berak abestutako estandarren grabazio bat
utzi zidaten eta esan nuen: ostras! Hau fenomeno bat da! Laster ezaguna
egingo da. Disko hau jazza ez den arren, badago jazzaren eragina nere
konposatzeko eran eta klabe horretan ulertzen dut Katalunian egiten
didaten harrera. Askotan esaten denean herrien arteko konplizitatea dela
ez, ez, ez. Nik gero eta konbentzituagoa nago gehiago dagoela bide
horretatik.
http://tinyurl.com/afgyc
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]