Mireia Ozerinjauregi, gure gelara 4. mailan etorri ziren bi nesketariko bat...

Gogoratzen dotenez azkenean piano karrera ein zeban, ez nekan bere berririk Eibar Kantuan liburu haretatik. Eta oin armozatzen, atzoko perodikua irakurtzen neuala, hor nun agertzen dan ( eta oin hemen posta begiratzen). Eta buruari eraiñez atzo entzun neban Muguruzaren abesti bat irratixan eta abesten neska bat entzun neban, politxa iruditxu jatan, baña pentsau neban ¨les Mecaniciens¨ orduko abeslarixa izango zala...

Bukatzeko, Aupa Eibarko Musikuak !!! ze arraio!

Ander


Oier Araolaza wrote:



Gaurko Berrian Jabier Muguruza elkarrizketatu duten. Disko berria atera du Jabierrek eta nobedadeetako bat emakume baten ahotsa entzuten dela bertan. Mireia Otzerinjauregi da abeslaria, eibartarra. Eibarko kantuen liburua Mikel Sangroniz-ekin batera jardun zuen prestatzen. Zenbait plaza taldetan ere ezagutu izan dugu kantari, baita Egan-ekin ere. Hauxe dio Jabier Muguruzak berari buruz elkarrizketan:

- Angel Unzu ezagutzen dugu, baina nor da Mireia Otzerinjauregi?

Inork ezagutzen ez duen euskal kantari bat.
- Eta zuk nola ezagutu zenuen?

Grazia egin dit nola adierazi duzun. Disketxekoak deitu zidanean esateko diskoa asko gustatu zitzaiola, zera galdetu zidan: nondik atera da kantari zoragarri hori? Jazzlen irakaslea da, eta Musikenen ikasle. Nik behar nuen kantari bat, ahal izanez gero, euskalduna, ahoskera eta hainbat gauza ondo egiteko, eta jazzetik folketik baino gertuago egongo zena. Mireia oso jazzeroa da. Berak abestutako estandarren grabazio bat utzi zidaten eta esan nuen: ostras! Hau fenomeno bat da! Laster ezaguna egingo da. Disko hau jazza ez den arren, badago jazzaren eragina nere konposatzeko eran eta klabe horretan ulertzen dut Katalunian egiten didaten harrera. Askotan esaten denean herrien arteko konplizitatea dela ez, ez, ez. Nik gero eta konbentzituagoa nago gehiago dagoela bide horretatik.

http://tinyurl.com/afgyc

------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to