"Eibar kantuz kantu" liburuko kantu guztien melodia ipintzaillia.Oso ona.
-----Mensaje original----- De: Oier Araolaza [mailto:[EMAIL PROTECTED] Enviado el: martes, 27 de septiembre de 2005 12:48 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: [eibar] Mireia Otzerinjauregi Gaurko Berrian Jabier Muguruza elkarrizketatu duten. Disko berria atera du Jabierrek eta nobedadeetako bat emakume baten ahotsa entzuten dela bertan. Mireia Otzerinjauregi da abeslaria, eibartarra. Eibarko kantuen liburua Mikel Sangroniz-ekin batera jardun zuen prestatzen. Zenbait plaza taldetan ere ezagutu izan dugu kantari, baita Egan-ekin ere. Hauxe dio Jabier Muguruzak berari buruz elkarrizketan: - Angel Unzu ezagutzen dugu, baina nor da Mireia Otzerinjauregi? Inork ezagutzen ez duen euskal kantari bat. - Eta zuk nola ezagutu zenuen? Grazia egin dit nola adierazi duzun. Disketxekoak deitu zidanean esateko diskoa asko gustatu zitzaiola, zera galdetu zidan: nondik atera da kantari zoragarri hori? Jazzlen irakaslea da, eta Musikenen ikasle. Nik behar nuen kantari bat, ahal izanez gero, euskalduna, ahoskera eta hainbat gauza ondo egiteko, eta jazzetik folketik baino gertuago egongo zena. Mireia oso jazzeroa da. Berak abestutako estandarren grabazio bat utzi zidaten eta esan nuen: ostras! Hau fenomeno bat da! Laster ezaguna egingo da. Disko hau jazza ez den arren, badago jazzaren eragina nere konposatzeko eran eta klabe horretan ulertzen dut Katalunian egiten didaten harrera. Askotan esaten denean herrien arteko konplizitatea dela ez, ez, ez. Nik gero eta konbentzituagoa nago gehiago dagoela bide horretatik. http://tinyurl.com/afgyc
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
