Hemen zerrendan bazaudete lege eta administrazioa ezagutzen duzuenak. Zuentzat galdera:

Azkenean, Olatz jaio eta 3 astetara lortuko dut toki guztietan izena emateko papeleoa egitea. Laburtuz:


- Udaletxera bisita jaio aurretik, informazioa lortzera. Hauek bai finak, txuleta bat banatzen dute egin beharreko pauso guztiekin (nahiz eta falta txiki bat daukan eta horregatik juzgadura bi bisita egin behar izan ditudan).

- Udaletxean gurasoen errolda dokumentua lortu.

- Juzgaduan familia liburua eguneratu.

- Udaletxean haurra erroldan sartu.

- Juzgadura paper bat sinatuta eraman. (informazio falta, ez nekien emazteak ere sinatu behar zuenik)

- Seguridade sozialean haurra kartilan sartu.

- Anbulategian haurrari Osakidetzako txartela egin. (Gure kasuan bi aldiz, ez genekielako Barrenenguan tokatzen zitzaigula, azkenaldian etxez aldatuta eta...)

- Banketxera dirulaguntza eskatzeko sello baten bila.

- Udaletxera dirulaguntza eskaria aurkeztera.


Noski, pauso guzti hauek mozteko tranpa bat edo beste egongo da, baina orokorrean horrela izan behar dute, eta administrazio aldetik lojikoa izango da gainera.

Nik ulertzen ez dudana da: zergatik dagoen Errejistro Zibila juzgaduan, eta ez Udaletxean. Zergatik bi pauso horiek egin behar eta zein lojika duen errejistroak justiziarekin zerikusia izateak eta erroldak udal administrazioarekin. Egongo da arrazoiren bat, seguruenez historikoa, baina aukera ugari izan ditugu horiek biak batera jartzeko, ez?

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to