From: "Gari Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
> Hemen zerrendan bazaudete lege eta administrazioa ezagutzen duzuenak. > Zuentzat galdera: Uste dut neri tokatzen zaidala. Legeak eta administrazioa piska bat ezagutzen ditut. Ostera ez zait tokatu umeak "legeztatzea". Amak erditu, aitak legeztatu. Horrela izan da gurean. Ez nekien horren beste buelta eta papel behar zenik. Dena dira truko batzuk buelta gutxiago emateko: > > > - Udaletxera bisita jaio aurretik, informazioa lortzera. Hauek bai > finak, txuleta bat banatzen dute egin beharreko pauso guztiekin (nahiz > eta falta txiki bat daukan eta horregatik juzgadura bi bisita egin behar > izan ditudan). Umea erroldaratzera zoazenean Udaletxera, informazioa eskatu eta gurasoen errolda dokumentua lortu. Dena biaje batean. > Lehenago Erregistro Zibilera famili liburuarekin umea inskribatzera. Bertan sinatu paperak. > > - Seguridade sozialean haurra kartilan sartu. > > - Anbulategian haurrari Osakidetzako txartela egin. (Gure kasuan bi > aldiz, ez genekielako Barrenenguan tokatzen zitzaigula, azkenaldian > etxez aldatuta eta...) > > - Banketxera dirulaguntza eskatzeko sello baten bila. Hau ez da umea legeztatzeko, dirulaguntza kobratzeko baizik. > > - Udaletxera dirulaguntza eskaria aurkeztera. Zein dirulaguntza? Jaurlaritzak ematen duena? Udalak ematen duena? Jaurlaritzarena uste dut postaz bidal daitekela. Udalarena bada, Bergaran ez dago horrelako tramiterik egin beharrik, ez dago laguntzarik. > > Nik ulertzen ez dudana da: zergatik dagoen Errejistro Zibila juzgaduan, > eta ez Udaletxean. Zergatik bi pauso horiek egin behar eta zein lojika > duen errejistroak justiziarekin zerikusia izateak eta erroldak udal > administrazioarekin. Egongo da arrazoiren bat, seguruenez historikoa, > baina aukera ugari izan ditugu horiek biak batera jartzeko, ez? > Arrazoi historikoa liburuetan begiratu beharko nuke. Baina bi instantzia ezberdin dira: - Erregistro Zibilekoa umea jaio dela eta bere gurasoen seme/alaba dela ziurtatzeko. - Udalarena umea herri horretan bizi dela ziurtatzeko. Erregistro Zibileko burua epailea da, eta bertan eman daiteken edozein aldaketa berak gainbegiratu behar du: ezkontzak, jaiotzak, heriotzak, adopzioak, izen aldaketak.... Beste gauza bat da, lehen instantziako epaitegirik ez daukaten herrietan, eta beraz bake-epaitegia daukaten herrietan, erregistro zibila fisikoki udaletxean bertan kokatuta dagoela, nahiz eta funtzionalki lehen instantziako epailearen menpekoa izan. Horrelakoetan (Elgeta, Deba, Arrasate...) udaletxean buelta bat egitearekin, dena listo. Elena ---------------------------------------------------------------------------- ---- _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
