Barka ezak zuzentzea, Asier, baina oker hago, Bokal arteko r-ak galdu egiten ditugu, sarri, baina kasu honetan ez dago r galtzerik. Beasainera balitz jatorrizkoa, eta hor r galdu, Beasainea esango genuke. Era berean, mendira "mendia" ahoskatzen dugu, baina ez dugu batuzko mendia-rekin nahasten, hori "mendie" esaten dugulako.

Lekuzko kasuetan filologian frogatutzat jotzen da Parisa, Zarautza, Zeraina direla forma zaharrak, eta gero, izen arruntekiko analogiaz sortu direla Parisera, Zarautzera, Zerainera (eta berdin -etik, -eko...). Zuen kasuan ez nuen ezer gaitzetsi nahi, bakarrik komentatu paradigma biren nahasketa (nahi baduzue perfekzioa) gertatu dela.

x.



Hola da, EibarrEra.

Eibar inguruko hizkera gehixenetan (Debagoienian, Urola-kostan,
Goierrin, Durangaldian...), -r- galtzeko joera haundixa daukazue,
gehixenbat atzizki jakin batzuetan:

Nora: etxera > etxea, zarautzera > zarautza...
partitibuan: etxerik > etxeik, astorik > astoik...
Nori: semeari > semiai, lagunari > lagunai
berba soltietan: horixe > hoixe, bera > bea, gero > geo, ziren > zien

Eibarren ez dago holakorik (normalian). Eibar askoz kontserbakorragua da
-r- horren kasuan, eta beti gordetzen dogu -r- hori berba eitteruzkuan.



Asier

(eta esango neuke Eibarren 'Beasaingo' esaten dala)



 
<ATT377315.txt>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to