Barka ezak zuzentzea, Asier, baina oker hago, Bokal arteko r-ak galdu
egiten ditugu, sarri, baina kasu honetan ez dago r galtzerik. Beasainera
balitz jatorrizkoa, eta hor r galdu, Beasainea esango genuke.
Beasaingo kasuan ez deuat diskutiduko, baina Urola-kostan forma bixak
(zarautzea/zarautza) erabiltzen dittuk. Eta bokalez amaittutako formetan
-r- be agertzen dok (Getaira).
Jatorrizko forma -a izan arren, askotan interferentziak gertatzen
dittuk, eta zuen inguru horretan interferentzia gitxi dagok.
Dana dala, ez juat zalantzan ipintzen heuk diñuana.
eta Leirek:
Nora: etxera > etxea, zarautzera > zarautza...
----Hau, Debagoienian eta durangaldian...ez!
Zarautza ez, jakina, baina lekuzko kasu normeletan bai. Begiratu
Aramaixoko euskerian liburua, edo Zaldibarkua, Berrizkua... Gehixenbat
-a amaieradun berbetan: Afaittaa, tabernaa...
(eta esango neuke Eibarren 'Beasaingo' esaten dala)
---Bai? Ba neri parezitxen zait ezetx. Baiña "guru" birian doianak esan
ezkero...
Ez diñot 'Beasaiñeko' esaten ez danik. 'Beasaingo' be esaten dala
besterik ez.
Leku-izena zenbat eta urriñagokua izan, eta zenbat eta ezezagunagua,
orduan eta joera gehixago loturazko -e- hori sartzeko:
Eibarko, Elgoibarko... beti -e- barik
Beasaingo, Andoaingo / Beasaineko, Andoaineko... dantzan
Eta seguru asko, Ampurdaneko, Estambuleko..., gehixenetan -e-kin.
Horren inguruan zerrendakuok daukazuen beittanziñua gustora jasoko neuke.
asier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]