Eibarren, zaharrok behintzat, Andoiango, Irungo, Azkaingo, Beasaingo,
Mondragoko, ...; gaztien artian Andoianeko, Iruneko, Beasaineko,
Azakaineko, Mondragoneko... be entzuten dira.
Eibarko euskeran, zaharrondako behintzat, araua dala esango neuke:
kontsonantez amaitzen diran leku-izen berezietan -GO 'n'z amaitzen
diranian eta -KO bestelakuetan. Ikusi: Imanol Laspiurren /Eibarko
euskeriaren deklinabidia /57 eta 58 orrialdeak (58. ean GorlizEko be
badakar).
Serafin
Asier Sarasua(e)k dio:
Barka ezak zuzentzea, Asier, baina oker hago, Bokal arteko r-ak galdu
egiten ditugu, sarri, baina kasu honetan ez dago r galtzerik.
Beasainera balitz jatorrizkoa, eta hor r galdu, Beasainea esango genuke.
Beasaingo kasuan ez deuat diskutiduko, baina Urola-kostan forma bixak
(zarautzea/zarautza) erabiltzen dittuk. Eta bokalez amaittutako
formetan -r- be agertzen dok (Getaira).
Jatorrizko forma -a izan arren, askotan interferentziak gertatzen
dittuk, eta zuen inguru horretan interferentzia gitxi dagok.
Dana dala, ez juat zalantzan ipintzen heuk diñuana.
eta Leirek:
Nora: etxera > etxea, zarautzera > zarautza...
----Hau, Debagoienian eta durangaldian...ez!
Zarautza ez, jakina, baina lekuzko kasu normeletan bai. Begiratu
Aramaixoko euskerian liburua, edo Zaldibarkua, Berrizkua... Gehixenbat
-a amaieradun berbetan: Afaittaa, tabernaa...
(eta esango neuke Eibarren 'Beasaingo' esaten dala)
---Bai? Ba neri parezitxen zait ezetx. Baiña "guru" birian doianak esan
ezkero...
Ez diñot 'Beasaiñeko' esaten ez danik. 'Beasaingo' be esaten dala
besterik ez.
Leku-izena zenbat eta urriñagokua izan, eta zenbat eta ezezagunagua,
orduan eta joera gehixago loturazko -e- hori sartzeko:
Eibarko, Elgoibarko... beti -e- barik
Beasaingo, Andoaingo / Beasaineko, Andoaineko... dantzan
Eta seguru asko, Ampurdaneko, Estambuleko..., gehixenetan -e-kin.
Horren inguruan zerrendakuok daukazuen beittanziñua gustora jasoko neuke.
asier
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]