Hori baino xinpleagoa egin zidaten Bizkaiko gasolindegi batean. Bost euro 
inguruko ardoa erosi nuen probatzeko, boteila alanbreduna eta guzti. Dezentea 
iruditu eta hurrengoan kaja osoa erosi nuen. Kaja edan eta horra non zenbait 
hilabete geroago bueltatzen naizen gehiago erosteko asmotan. Baina, lehen bost 
euro zena, oraingoan ostera hamar.
 
--  "Zelan lehen bost eta oin hamar?"
-- "Hamarrian jarri nebanetik askoz bere gehiago salduten dot. Baiña zuri 
bostian egingo deutsut".
 
Orain dela bi edo hiru urteko kontua.
 
Amatiño

        -----Mensaje original----- 
        De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Josu Mendicute 
        Enviado el: sáb 29/10/2005 1:45 
        Para: [email protected] 
        CC: 
        Asunto: RE: [eibar] Publizitatearen logika
        
        

        Horixe bera bai, laburturik. Haundia baino, deigarria esango nuke.
        Hedatutako moduagatik batez ere. Izan ere ez gabiltza iragarki bati 
buruz
        berbetan, iragarki horri eman zaion kantxari buruz baizik.
        
        Beste publizitate kanpaina asko baino merkeago irten zaiela seguru. Eta
        horri buruz hitz egingo genuela bazekiten. Ezagutaraztea zuten helburu. 
Eta
        lortu dute, ala ez?
        
        Publizistak ez dira inozoak... eta egiten duten lanaren logika ulertzeko
        haien ikuspuntutik begiratzen ahalegintzea baino ez dago.
        
        
        
        
        Kasu hontan (nire suposizioz) egin duten kostu-kalkuluarekin bizikletak
        egiten dituen enpresa batek duela 10 urte inguru hartu zuen erabaki bat
        datorkit gogora.
        
        Bizikleten prezioa bikoiztuz zenbat salduko zuten kalkulatu zuten. 
Orduan
        saltzen zuten kopuruaren erdia. Hori kontutan izanik:
        
        ···prezioa bikoiztuz eta kantitatea erdituz, ingresuak berdinak baina
        kostuak askoz txikiagoak.···
        
        Eta noski, prezioak bikoiztu zituzten. Kanpoko jendeak ez zuen ulertu
        erabakia, baina enpresaren etekin kopuruari primeran etorri zitzaion...
        Ez, ordea, langileei.
        
        
        Ala, anekdota eta guzti, ez zaitezte kexatu.
        
        
        GaboN!!!
        
        
        Josu.
        
        
        

<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to