-- "Hamarrian jarri nebanetik askoz bere gehiago salduten dot. Baiña zuri bostian egingo deutsut".

   Beti susmau dot ardau kontuetan aditu beste ahobero dagoela.
       i.t.



Orain dela bi edo hiru urteko kontua.

Amatiño

-----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Josu Mendicute
Enviado el: sáb 29/10/2005 1:45
Para: [email protected]
CC:
Asunto: RE: [eibar] Publizitatearen logika



Horixe bera bai, laburturik. Haundia baino, deigarria esango nuke.
Hedatutako moduagatik batez ere. Izan ere ez gabiltza iragarki bati buruz
berbetan, iragarki horri eman zaion kantxari buruz baizik.

Beste publizitate kanpaina asko baino merkeago irten zaiela seguru. Eta
horri buruz hitz egingo genuela bazekiten. Ezagutaraztea zuten helburu. Eta
lortu dute, ala ez?

Publizistak ez dira inozoak... eta egiten duten lanaren logika ulertzeko
haien ikuspuntutik begiratzen ahalegintzea baino ez dago.




Kasu hontan (nire suposizioz) egin duten kostu-kalkuluarekin bizikletak
egiten dituen enpresa batek duela 10 urte inguru hartu zuen erabaki bat
datorkit gogora.

Bizikleten prezioa bikoiztuz zenbat salduko zuten kalkulatu zuten. Orduan
saltzen zuten kopuruaren erdia. Hori kontutan izanik:

···prezioa bikoiztuz eta kantitatea erdituz, ingresuak berdinak baina
kostuak askoz txikiagoak.···

Eta noski, prezioak bikoiztu zituzten. Kanpoko jendeak ez zuen ulertu
erabakia, baina enpresaren etekin kopuruari primeran etorri zitzaion...
Ez, ordea, langileei.


Ala, anekdota eta guzti, ez zaitezte kexatu.


GaboN!!!


Josu.







--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to