Mendikutek:
Demokrazia nahi badugu, eskubideak nahi baditugu, planteamenduak izan
daitezen berdinak gustuko dugun emaitza eta gustuko ez dugun kasuetan, hori
baita demokraziaren oinarrietako bat. Demokraziazale horiek izugarrizko
ostikoa eman diote gaur demokraziari.
Botazioan BAIezkoa irten da. Greba egiteko eskubidea betebehar bilakatu da.
Klasera joan nahi duten horiei beraien greba eskubidea izorratu diote, greba
eskubideak ez baitu lan eskubidearen oztopo izan behar.
Oierrek:
Huelga bat, nere ustez, kale borroka bat da; eta gerran, ez dago demokraziarik. Gainera,
ezin da demokratikua izan. Interes orokorran alde fabrika danak ixtia komeni danian,
piketiak bihar-biharrezkuak izaten dittuk, bestela geldialdixa ez da gertatzen. Eta
piketiak ez dittuk demokratikuak. Beste gauza bat zera dok: zeiñek erabagitzen daben zer
dan "interes orokorra" eta zer ez. Hori beste eztabaida baterako.
Eta benetako demokrazixia barriz, ez da ez 4 urtian behiñ agintari batzui "carta blanca" emotia,
ezta huelga bat egitteko botaziño-pantomima horretan egitten dana. Eurak ipiñittako "arau" hori
(gehixengua greba ba da, grebia obligatorixua da) apurtu egin lajeikek be. Kasu honetan indar kontu bat dok:
"arau" hori apurtziak ekarri leikezen represaliak neurtzia.
Heure artikulo horretan, nere ustez, hobe "demokrazia" berbian ordez "indarra"
ipintzia.
Agur, Argentinatik. On egin afarixan, ni nahikua afaltzen nabil hamen ta...
(porra: zenbat killo ekarriko dittudaz bueltan?)
O.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]