Ia konbentzitu nauzu... ia. Burugogorra naiz ta asko kostatuko zaizu ni
konbentzitzia, baina tira, ahalegina ein dezakezu.
Esan nahi nuena zera da: EZ irtetzen bada, EZ hori errespetatu ez, eta
bakoitzak nahi duena egiteko eskubidea du. BAI irtetzen bada, denok egin
behar dugu.
Hortaz, erabakia denok errespetatu behar dugu, interesatzen duenean
bakarrik. Hortaz:
Nagusitasunaren inposaketa (=demokrazia) eman da, baina nahi dugunean
bakarrik.
Klasera/lanera joan nahi dutenek erabakia errespetatu nahi ez badute,
putreak izango dira. Erabakia aurkakoa balitz, klaseko askok ez luketeke
hori errespetatuko eta ez lirateke putreak izango.
Hau da, gehiengoak gutxiengoaren nahia zapaldu du. Baina gehiengo horren
planteamenduak ez luke aurkako zapalketa bat onartuko.
Ez dator demokraziarekin loturik? Nik uste baietz. Hala be, zure erantzuna
oso interesgarria. Ia konbentzitu nauzu, eta hori ez da gutxi...
Piketienakin, ados.
Graba bat ez da izango demokrazia, ados hortan bebai, baina greba egin ala
ez erabakitzeko momentua bai. Edo hori suposatu behar genuke, printzipioz.
Bestela, zertarako BAI/EZ bozketa?
Segi Argentinako gastronomia dastatzen, nabari dadila nungua zaran!
Josu.
----Original Message Follows----
From: oier <[EMAIL PROTECTED]>
Reply-To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
To: [email protected]
Subject: [eibar] Ez da demokrazia kontu bat
Date: Fri, 11 Nov 2005 17:39:45 -0300
Mendikutek:
Demokrazia nahi badugu, eskubideak nahi baditugu, planteamenduak izan
daitezen berdinak gustuko dugun emaitza eta gustuko ez dugun kasuetan, hori
baita demokraziaren oinarrietako bat. Demokraziazale horiek izugarrizko
ostikoa eman diote gaur demokraziari.
Botazioan BAIezkoa irten da. Greba egiteko eskubidea betebehar bilakatu da.
Klasera joan nahi duten horiei beraien greba eskubidea izorratu diote, greba
eskubideak ez baitu lan eskubidearen oztopo izan behar.
Oierrek:
Huelga bat, nere ustez, kale borroka bat da; eta gerran, ez dago
demokraziarik. Gainera, ezin da demokratikua izan. Interes orokorran alde
fabrika danak ixtia komeni danian, piketiak bihar-biharrezkuak izaten
dittuk, bestela geldialdixa ez da gertatzen. Eta piketiak ez dittuk
demokratikuak. Beste gauza bat zera dok: zeiñek erabagitzen daben zer dan
"interes orokorra" eta zer ez. Hori beste eztabaida baterako.
Eta benetako demokrazixia barriz, ez da ez 4 urtian behiñ agintari batzui
"carta blanca" emotia, ezta huelga bat egitteko botaziño-pantomima horretan
egitten dana. Eurak ipiñittako "arau" hori (gehixengua greba ba da, grebia
obligatorixua da) apurtu egin lajeikek be. Kasu honetan indar kontu bat dok:
"arau" hori apurtziak ekarri leikezen represaliak neurtzia.
Heure artikulo horretan, nere ustez, hobe "demokrazia" berbian ordez
"indarra" ipintzia.
Agur, Argentinatik. On egin afarixan, ni nahikua afaltzen nabil hamen ta...
(porra: zenbat killo ekarriko dittudaz bueltan?)
O.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]