Demokrazia ez da existitzen. Entelekia bat da.
leire

> Ia konbentzitu nauzu... ia. Burugogorra naiz ta asko kostatuko zaizu ni
> konbentzitzia, baina tira, ahalegina ein dezakezu.
>
>
> Esan nahi nuena zera da: EZ irtetzen bada, EZ hori errespetatu ez, eta
> bakoitzak nahi duena egiteko eskubidea du. BAI irtetzen bada, denok egin
> behar dugu.
> Hortaz, erabakia denok errespetatu behar dugu, interesatzen duenean
> bakarrik. Hortaz:
>
> Nagusitasunaren inposaketa (=demokrazia) eman da, baina nahi dugunean
> bakarrik.
>
>
> Klasera/lanera joan nahi dutenek erabakia errespetatu nahi ez badute,
> putreak izango dira. Erabakia aurkakoa balitz, klaseko askok ez luketeke
> hori errespetatuko eta ez lirateke putreak izango.
>
> Hau da, gehiengoak gutxiengoaren nahia zapaldu du. Baina gehiengo horren
> planteamenduak ez luke aurkako zapalketa bat onartuko.
>
> Ez dator demokraziarekin loturik? Nik uste baietz. Hala be, zure erantzuna
> oso interesgarria. Ia konbentzitu nauzu, eta hori ez da gutxi...
>
> Piketienakin, ados.
>
>
> Graba bat ez da izango demokrazia, ados hortan bebai, baina greba egin ala
> ez erabakitzeko momentua bai. Edo hori suposatu behar genuke, printzipioz.
> Bestela, zertarako BAI/EZ bozketa?
>
>
>
> Segi Argentinako gastronomia dastatzen, nabari dadila nungua zaran!
>
> Josu.
>
>
>
>
> ----Original Message Follows----
> From: oier <[EMAIL PROTECTED]>
> Reply-To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> To: [email protected]
> Subject: [eibar] Ez da demokrazia kontu bat
> Date: Fri, 11 Nov 2005 17:39:45 -0300
>
> Mendikutek:
> Demokrazia nahi badugu, eskubideak nahi baditugu, planteamenduak izan
> daitezen berdinak gustuko dugun emaitza eta gustuko ez dugun kasuetan,
> hori
> baita demokraziaren oinarrietako bat. Demokraziazale horiek izugarrizko
> ostikoa eman diote gaur demokraziari.
> Botazioan BAIezkoa irten da. Greba egiteko eskubidea betebehar bilakatu
> da.
> Klasera joan nahi duten horiei beraien greba eskubidea izorratu diote,
> greba
> eskubideak ez baitu lan eskubidearen oztopo izan behar.
>
> Oierrek:
> Huelga bat, nere ustez, kale borroka bat da; eta gerran, ez dago
> demokraziarik. Gainera, ezin da demokratikua izan. Interes orokorran alde
> fabrika danak ixtia komeni danian, piketiak bihar-biharrezkuak izaten
> dittuk, bestela geldialdixa ez da gertatzen. Eta piketiak ez dittuk
> demokratikuak. Beste gauza bat zera dok: zeiñek erabagitzen daben zer dan
> "interes orokorra" eta zer ez. Hori beste eztabaida baterako.
>
> Eta benetako demokrazixia barriz, ez da ez 4 urtian behiñ agintari batzui
> "carta blanca" emotia, ezta huelga bat egitteko botaziño-pantomima
> horretan
> egitten dana. Eurak ipiñittako "arau" hori (gehixengua greba ba da, grebia
> obligatorixua da) apurtu egin lajeikek be. Kasu honetan indar kontu bat
> dok:
> "arau" hori apurtziak ekarri leikezen represaliak neurtzia.
>
> Heure artikulo horretan, nere ustez, hobe "demokrazia" berbian ordez
> "indarra" ipintzia.
>
> Agur, Argentinatik. On egin afarixan, ni nahikua afaltzen nabil hamen
> ta...
> (porra: zenbat killo ekarriko dittudaz bueltan?)
>
> O.
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to