Franco hil zenetik 30 urte direla eta, komunikabideek gogorazio-bilketa
egin dute orduko oroitzapenak jasoteko. Garbi dago gehienek nahiago izan
dutela orduko emozio pertsonalak bildu, egoera hartako jarrera politikoen
berri eman baino.

        Egia da demokraziarik gabeko giro hartan joko politikoa mugatua zela, 
eta
garai hartako alderdi eta sindikatuen egoera klandestinoak ez duela batere
laguntzen  jendeak orduko zentzu politikoan bere burua gaur egun kokatu
dezan.  Baina horrek ez du esangura orain 30 urte denak Francoren kontra
zeudenik edota haren heriotza ostean jarrera politiko kontrajarririk ez
zegoenik.

        Gogoratu nahi ez arren, hiru ziren 1975an Estatuan nagusi ziren 
jarrerak:
40 urteko diktadurarekin jarraitu nahi zutenak; diktadurarik nahi ez arren,
demokraziarako zubi luzeagoa eskatzen zutenak; eta presoen amnistia,
alderdien eta sindikatuen legeztatzea, hauteskunde askeak,
herri-erakundetzea eta giza-eskubideak berehala aldarrikatzen zituztenak.
Hirugarren hau zen Euskadin nagusi zen jarrera.

        Egia, bai, egun hartan asko izan ginela pozaren pozez zigarro purua erre
eta xanpaina edan genuenok baina, nahiz eta inor gutxik jakin, egia ere bada
jai-giro hartan isilpeko lanik egin zuenik ere izan zela eta, egunkariek
ezkutatu arren,  belaunaldi oso baterako programa finkatu.

        Izan ere, 1975ko azaroaren 20an bertan, klandestinatean zegoen EAJren
Euzkadi Buru Batzarrak bost puntuko aldarria egin zuen: euskal herriak behar
zituela bere ordezkari politiko eta sindikalak izan; baita bere
legebiltzarra hautatu ere; aurrera egiteko, giza-ekonomikoa indarrean jarri;
euskararen ofizialtasuna, kulturgintzan, komunikabideetan eta administrazio
publikoan garatzeko; eta, kanpora begira, Herrien Europaren  aldeko apostua.
Amaitzeko, ezkutuko EBB harek dei egin zien Euskal Herrian bertan zein
kanpoan jaiotako guztiei egitasmo hartan parte hartu zezaten.

        Esanak esan, oraindik ere bada gure artean EBBk orain 30 urte esan zuena
lartzat joten duenik.

        Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to