Asierrek:

<Dagorren eguaztenian, hilak 23, arratsaldeko 19.30etan, "Eibarko <euskara"
liburuaren aurkezpena izango da Portalean.

-- Hi, sentitzen juat, ordu horretan Madrillen egon biharko juat.

Amatiño

-------------------

(Egoibarra webgunian albistia)

http://www.egoibarra.com/Albisteak/1132218881

"Eibarko Euskara. Gure hizketaren doinuak eta berbak" liburuaren 
aurkezpena      
        

Azaroaren 23an, asteazkenean, arratsaldeko zazpi eta erdietan PORTALEko
Areto Nagusian Eibarko Udalak argitaratu eta Asier Sarasuak, Aintzane
Agirrebeñak eta Leire Zenarruzabeitiak egindako lanaren aurkezpena izango
da.

Aurkezpen horretan liburuaren hiru egileez gain, Iñaki Arriola eta Serafin
Basauri ere izango dira. Hizlariek liburuaren historia, edukia eta nondik
norakoak azalduko dizkigute.

Bertara hurbiltzen zareten guztiok liburuarekin batera kaleratuko den
DVDaren edukia zuzenean ezagutzeko aukera izango duzue. DVD horretan Eibarko
jende nagusiarengandik jasotako hainbat pasarte jaso dira.

Aurkezpen egunean liburua eta DVDa 5 eurotan egongo da salgai PORTALEan
bertan. Hurrengo egunetan, berriz, Eibarko liburudendetan eskuratzeko moduan
izango da 15 eurotan.

Interesa duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to