|
Luistxok:
>Kriptokeria gorrotatzen dut nik, behintzat: hedabide >tradizional
euskaldunetan Mikel Aramendi da horretan >maisua.
Ba niri Aramendi asko gustatzen zait. Aspaldi
kritika bera egin zenion, Luistxo. Orduz geroztik erne aztertu dut ea bekatu
hori egiten duen eta ezetz ematen du. Zenbaitetan datu batzuk jakintzat jo eta
hortik abiatuta egiten du gogoeta. Datu horiek ez ezagututa kriptokeria
sentsazioa eman lezake.
Baina batzuetan herriak du errua, ez Aramendik:
joan den asteazkenean egundoko berritzat EITB24n eta gero Maite Artolak
saldu nahi izan zigutena, AEBk bigarren mundu gerran euskara erabili zuela kode
sekretu gisa, hori ez ote da aspaldi-aspaldiko kontua? Eta Artolak Aramendiri:
"hori ere bazenekien...". Inpresioa ematen dit halako laudorioek Aramendiri
ezinegona eragiten diotela, batez ere maiz errepikatzen zaizkionean.
Mikel Irizarrekin bikote sendoa osatzen du
Aramendik. Irizarrek sekulako kolpeak ditu. Esaterako, asteazkenean bota
zuenean Gobernua eta ETA txikira dabiltzala eta, ETA kloratitarekin urdaiazpiko
tratuan dabilela dirudiela, eta ez bonbekin: 200 gramo, 350...
Gaur hemengo Elena Laka ariko da, ostiralero
legez, eta lastima handia da Euskadi Irratiak ez jartzea podcast-a
(Irratia.com-ek, horretan ere aitzindari, erakuts eta lagun diezaioke), bariku
arratsaldeetan irratia entzutea gatx zaigunontzat besteak beste.
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
