|
Kaixo!
aspaldian voyeur modura parte hartu
(ala parte deshartu) izan badot be, gaur galdera pare bat bota
nahi nizkizueke:
lehenguan egon nintzen kaukasiar kreazko borobila
antzezlana ikusten eta esaldi hau esan zuten:"gerlatik etorriko zarenean...".
Beti arraro xamar iruditu zait -ko...nean- hori, ondo al dago hori?. Nere
ezagun batek ere beti horrela esaten du eta gaizki esaten zuela pentsatu
izan dot, baina Itxaro Bordak idatzitako antzezlanean, ja duda gehiago sortu
zait.
Eta bestea, ume erdaldunekin lan egiten dut eta
"LL" nik ondo ahozkatu eta beraiek "Y", baino nahiago izan dut "l"
erabili, adibidiz: erabili, eta ez erabilli, edo ilargia eta ez illargia,
batzutan arrotz eta faltsu xamar ematen du, baina iyargia, mutiya eta holakoan
entzutea ere tripako mina ematen dit. Talibanegia naiz eta galdutzat eman
behar da soinu hori?
Bueno, zuen erantzunak irakurtzeko irrikaz
nago
Amaia
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
