Kaixo eibarnautak:

Salam pax zuekin.

Azken laupabost urte hauetan ez gara Durangotik pasa. Normalean zubi hau kanpora joateko aprobetxatu izan dugu, baina oraingoan hementxe geunden. Eta ez genuen batere gogorik joateko.

Ondo da Durango egotea: gure euskalduntasuna-edo indartzeko, asko garela ikusteko, kultur pertsonak garela ezagutzera emateko, gai garela diskoak eta liburuak egiteko...

Pasa den astelehenean-edo joan nintzen Donostiako Hontza Liburudendara. Lau liburu erosita bueltatu nintzen etxera. Musika ere erosiko dut.

Yasta!

Zertarako joan orduan Durangora? Ez nuen arrazoi hoberik aurkitu eta etxean geratu nintzen goxo-goxo.

Hori bai, igande arratsaldean Zarautzko gaztetxera joan nintzen Anjel Lertxundi entzutera. "Hamaseigarrean aidanez" bota zuten eta han egon ginen. Hotza pasatzen baina gustura.


At 23:03 12/12/2005, you wrote:
Ba nik hainbeste jende artean ibiltzeko gero eta gogo gutxiago izaten dut. Lehen joaten nintzen, eta orain ere Eibarren egonez gero igual joango nintzateke, baina Donostiatik alperkeria ere bai. ----- Original Message -----
From: <mailto:[EMAIL PROTECTED]>Imanol Trebiño
To: <mailto:[email protected]>eibartarrak Posta Zerrenda ; <mailto:[EMAIL PROTECTED]>Joana Albret Posta Zerrenda
Sent: Monday, December 12, 2005 12:28 AM
Subject: [eibar] Zergatik ez zara joan Durangoko Azokara?

Badakit ez dela derrigorrezkoa, inor ez dagoela behartuta hara joateko, baina gaur antolatzaileek egindako balantzean larunbatean (larunbatean esan dute?) espero zutena baino jende gutxiago joan dela entzun dudanean galdera etorri zait eta nere buruari egin diot:

    Eta zeu zergatik ez zara joan Durangoko Azokara?

Erantzuna, ez joateko edo joateko, erabat prosaikoa izan daiteke, asmo polit-kultural-goragurako horiez gain: nahiago nuen futbolera joan, ez zait gustatzen horrenbeste jendearen artean ibiltzea, lehengoan atsegin ez dudan neska/mutil-lagunohi bat topatu nuen eta joango zela esan zidan, aparkatzea roilo bat delako, telebisioa ikusten oso gustora nagoelako...

Edo joaten naiz: denborapasa bat delako, lagunak joaten direlako, tabernetan giro beroa dagoelako, nire herrian ez dagoelako ezer...

Nire kasuan azkeneko urteetan ez naiz joaten umeekin joatea nazkagarria delako: umeak azkar aspertzen dira, ez dizute uzten ezer lasai begiratzen, normala gainera agudo ernegatzen hastea, ez, umeak hazi bitartean neu ez naute handik ikusiko.

Eta zeu -ia inor animatzen den berea kontatzen- zergatik ez zara joa(te)n? edo, zergatik joa(te)n zara?


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to