Arrazoia dauka Amatiñok. Frogak aurkeztu gabe susmoak zabaltzea niri ere
ez zait egokia iruditzen. Urrunera joan gabe 50 bat susmagarri dabil
azken asteotan Madrilera autobusean joan etorrian, eta horien antzera
beste hainbeste, bai kartzelan daudenak eta baita ETAk hildakoak ere.
Bestetik, gauza jakina da obra publiko batzuetan diru mugimenduak izaten
direla, eta hauek bezalako obra erraldoi bati beste arrazoirik ikusi
ezean... zer pentsatu behar du bere buruari galdera bat edo beste egiten
dizkion herritarrak? (Lehenago esan nuen moduan, hemen gutxienez,
komunikazioak fallatzen du)
Nik baditu beste pare bat (oinarririk gabeko) teoria esplikazio moduan
balio dezaketenak:
Amatiñok esaten du, kaltegarriak direla jakinda dirua irabazteagatik
proiektuak sustatzeaz akusatzen zaiola gobernuari. Ez nago ziur hori
eratorri daitekeen Irizarren artikulutik eta agian hori gehiegi esatea
da. Nere ustez lan haundi hauen dirdirarekin itsututa ibiltzen direla
agintariak, eta alde negatiboak minimizatzen dituztela beraien buruetan.
Bati baino gehiagori faraoi konplexua sartzen zaio agian, dirutzak esku
artean ikustean, eta onuretan bakarrik pentsatzen dute itsututa.
Beste teoriaren arabera, gurpil zoro batean daude administrazioa eta
enpresa handiak. Obra handiak egiteko enpresa handiak behar ditugu,
eskabadora, kamioi, grua eta inbertsio handiekin dabiltzanak. Gero
eskabadora, kamioi, grua eta horiek lana behar dute amortizatzeko,
autobide bat bukatutakoan portu bat eta portua bukatutakoan presa bat.
Behin ikerketa-aurrekontu-proiektu faseak hasitakoan zaila izaten da
gelditzea, diru, hitzemate eta interes asko sartu bait dira jokuan.
Egoera horretan agintariak tematzen dira eta ez da obra gelditzeko
modurik izaten, nahiz eta arrazoi onenekin joan.
Baina esan dudan bezala, oinarririk gabeko teoriak dira seguruenez, nere
pajeo mentalak.
Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]