|
Mitxelen teoriak teoria... eta konbentzimendua
konbetzimendu... galdera soil bat.
Familiak tortura-salaketarik aurkeztu al du epaitegiren
batean?
Amatiño De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de mitxel Enviado el: viernes, 23 de diciembre de 2005 11:07 Para: [email protected] Asunto: [eibar] ertzaintzaren torturak Sententzia atzo bertan zabaldu zuen Europa Pressek. Lidon epailearen gaineko informazioa ETAko pertsona bati pasatzea leporatu diote, eta 26 urteko espetxe zigorra eta 1.006.000 euroko idemnizazioa ezarri dizkiote. Eta teoria gaizto bat dabil bolo-bolo hemendik: Orkatz kondenatu dute Lidon epailearen familiak idemnizazio kobratu ahal izateko (1.006.000 euro) norbait kondenatu behar zutelako. Izan ere, Ley de solidaridad de víctimas del terrorismo delakoaren arabera, epaiketa batean norbait kondenatzen badute indemnizatzera kopuru batez, eta kondenatutakoa insolbentea bada, Estatuak ordainduko du epaian agertzen den diru kopurua. Kasu honetan, ordea, ustezko egileak hilda daude, ez zegoen nori ezer leporatu, eta Orkatz kandidato ona zen: kale burrukako kontu batzuk leporatu dizkiote, bi ETAko militanteen neba da... Gainera, eskualde honetako beste gazte batzuei ere leporatu nahi izan zioten istorio hau Orkatzen aurretik. Orkatzek torturak salatu zituen (sarrera honen 3. erantzunean). Eta Europa Pressek zabaldu duen bezala, kondenatzeko erabili duten "froga" bakarra Ertzaintzaren eskuetan inkomunikatuta sinatu zuen autoinkulpazioa da. Epaileen aurrean egindako deklarazio guztietan esan du ez duela zerikusirik horrekin. Horregatik sententzia tortura salaketa deskalifikatzean oinarritzen da, inkomunikazioan polizien aurrean sinatutako autoinkulpazioari balio juridikoa emateko alegia, auzitegi normal batean poliziaren aurreko deklarazioak berez inolako froga baliorik ez duen arren. Epaiketan izan ziren familiar eta lagunek esaten dute bertan deklaratu zuten ertzainek kontradizio ugari erakutsi zutela, agerian zela guzurretan ari zirela, bertan ziren zuzenbideko ikasleek ere barre egiten zutela... eta akusazioak ez zeukala beste inondik heltzerik kasuari. Adierazgarria da Ertzaintzak aurkeztu zituen "froga" gehigarriak: Berango-Algorta arteko metroko ordutegia eta Lidon hil zuten tokiaren aurreko parkearen argazki bat, bertan eserleku bat dagoela eta bertatik bigilatu zituela Orkatzek Lidonen mugimenduak. Ni bat nator aipatutako teoria horrekin. Orkatz torturatu zutela ere konbentzituta nago. Eta orain ertzainek euren lana borobildu dute. Mitxel |
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
