|
Mitxelek:
<Bai, salaketa judizialak egin dituzte.
-- Ez neukan
honen konstantziarik.
< Paule Sodupe
Jaurlaritzako hainbat politiko eta karguekin ere izan zen.
-- Honen berri bai.
Amatiño
Amatiño wrote:
Mitxelen teoriak teoria... eta konbentzimendua
konbetzimendu... galdera soil bat.
Familiak tortura-salaketarik aurkeztu al du
epaitegiren batean?
Amatiño
Bai,
salaketa judizialak egin dituzte, eta zehaztuko dizut gainera. Bere ama Paule
Sodupe Jaurlaritzako hainbat politiko eta karguekin ere izan zen. Protokoloa
sarekada horren osteko tortura salaketen ondorioz ipini zuten
martxan...
Mitxel
Atzo Berangon izan nintzen,
Orkatz Gallastegiri ezarri dioten espetxe zigorra salatzeko egin zen
manifestazioan. Sententzia atzo bertan zabaldu zuen Europa Pressek. Lidon epailearen gaineko
informazioa ETAko pertsona bati pasatzea leporatu diote, eta 26 urteko espetxe
zigorra eta 1.006.000 euroko idemnizazioa ezarri dizkiote. Eta teoria
gaizto bat dabil bolo-bolo hemendik: Orkatz kondenatu dute Lidon epailearen
familiak idemnizazio kobratu ahal izateko (1.006.000 euro) norbait kondenatu
behar zutelako. Izan ere, Ley de solidaridad de víctimas del
terrorismo delakoaren arabera, epaiketa batean norbait kondenatzen badute
indemnizatzera kopuru batez, eta kondenatutakoa insolbentea bada, Estatuak
ordainduko du epaian agertzen den diru kopurua. Kasu honetan, ordea, ustezko
egileak hilda daude, ez zegoen nori ezer leporatu, eta Orkatz kandidato ona
zen: kale burrukako kontu batzuk leporatu dizkiote, bi ETAko militanteen neba
da... Gainera, eskualde honetako beste gazte batzuei ere leporatu nahi izan
zioten istorio hau Orkatzen aurretik. Orkatzek torturak salatu zituen (sarrera honen 3. erantzunean). Eta Europa
Pressek zabaldu duen bezala, kondenatzeko erabili duten "froga" bakarra
Ertzaintzaren eskuetan inkomunikatuta sinatu zuen autoinkulpazioa da. Epaileen
aurrean egindako deklarazio guztietan esan du ez duela zerikusirik horrekin.
Horregatik sententzia tortura salaketa deskalifikatzean oinarritzen da,
inkomunikazioan polizien aurrean sinatutako autoinkulpazioari balio juridikoa
emateko alegia, auzitegi normal batean poliziaren aurreko deklarazioak berez
inolako froga baliorik ez duen arren. Epaiketan izan ziren familiar eta
lagunek esaten dute bertan deklaratu zuten ertzainek kontradizio ugari
erakutsi zutela, agerian zela guzurretan ari zirela, bertan ziren zuzenbideko
ikasleek ere barre egiten zutela... eta akusazioak ez zeukala beste inondik
heltzerik kasuari. Adierazgarria da Ertzaintzak aurkeztu zituen "froga"
gehigarriak: Berango-Algorta arteko metroko ordutegia eta Lidon hil zuten
tokiaren aurreko parkearen argazki bat, bertan eserleku bat dagoela eta
bertatik bigilatu zituela Orkatzek Lidonen mugimenduak. Ni bat nator
aipatutako teoria horrekin. Orkatz torturatu zutela ere konbentzituta nago.
Eta orain ertzainek euren lana borobildu dute.
Mitxel
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
|
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]