Atzo izan ziren Gasteizen Luzio Aginagalderen hiletak. Azkenengo aldiz
Debako alamedan ikusi nuen joan zen udan. Tipo atsegin eta hiztun samarra
zen, nerekin behintzat.

Itziarko baserri batean 1917an jaioa, Luzio Aginagalde Ertzantzaren lehen
andanan sartu zen 18 urte zituela. Nazionalek atxilotu zuten,
heriotz-zigorra leporatu eta Murgiako zein Gasteizko espetxeetan egon zen
bost urtez.

Ia 50 urte geroago, 69 urte zituela, ETAk bahitu zuen eta 18 egunetan izan
zuen atxilotua Otxandioko leize-zulo batean, Ertzaintzaren patrulla batek
tiroz askatu zuen arte. 

Jarri zaitezte Luzio zenaren azalean. Zein uste duzue izan zirela
torturatzaile handiagoak, 1936ko frankistak ala 1986ko salbatzaileak?

Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to