NUKLEARRA, EZ ESKERRIK ASKO
Apirilaren 26an 20 urte dira industria nuklearrak izandako istripu larriena gertatu zena. Txernobil. Hiroshima eta Nagasaki batera hartuta ere huskeria dira, atmosferan zabaldutako erradioaktibitatea 200 aldiz handiagoa izan baitzen, 7 milioi pertsonari eragin zuzena, 165.000 hildako eta gaur egun 1,8 milioi pertsona erradioaktiboki oso kutsatutako tokietan bizitzera behartuz. Ordaindu beharreko prezioa altua oso zentralak bi urte t'erditako bizitzan ekoiztutakoari erreparatu ezkero. Momentu hau historikoa da, guztiak horrela direla esango duzue, baina orain, energiaren ikuspuntutik inflexio puntuaren atarian gaude, eta komenigarria guztiz Txernobil ez ahaztea. Erregai fosilek eragindako aldaketa klimatikoaren aurrean, petrolio merkearen garaia gainbehera datorren honetan, industria nuklearrak bereak eta beste, a sako, eta diru kopuru estratosferikoak gastatuz dihardu, gizarteari berotegi efektua eta energia beharren aurrean alternatiba bakar bezala aurkezteko ahaleginetan. Propaganda faltsuko makineria guzti honen aurrean ozen esan beharra dago: ENERGIA NUKLEARRA EZ DA JASANGARRIA - _Arriskutsua_ delako: munduko parke nuklearra bete-beteko zahartzaro prozesuan dago eta Txernobilen gertatutakoa baino 25 aldiz gogorragoren bat gertatzeko arriskua egon daiteke. - _Zikina_ delako: erreaktoreak eduki ditzakeen 25 urtetako bizitzan sortutako hondakin erradiaktiboek bere arriskua milaka urtetan mantentzen baitute. - _Osasunerako kaltegarria_ delako: zentralek erradiaktibitatea ohikeriaz isuri edo igortzen dute. Gas forman tximiniatik, likido forman itsasora, errekara edo lakura (errefrigerazio edo hozteko erabiltzen duten iturriaren arabera). Igortze edo emisio hauek "dosi bajukoak" deitzen direnak, Madrilgo Zorita zentralaren inguruan mieloma multiplearen tasa lau aldiz biderkatu dute (kuriosoki hau da Espainian lehendabidizi zabaldu zena eta ixten ere lehendabizikoa izango dena).
- _Gerra_ hornitzen duelako_
_- _Oso garestia_ delako
- _Berriztagarria ez_ delako: uranio-235 erreserbek bere muga dute. Estimazio guztietan eta gaur egungo kontsumo mailetan iraupenak ez ditu 100 urte gainditzen. - _CO2a_ sortzen duelako: lehengaiaren erauzketa eta garraioak petrolioaren deribatuen menpe daude.

Alernatiba bakarra energia berriztagarriak dira, bere aniztasunean: eguzkia, ur korronteak, haizea, erregai berriztagarriak (biodiesela, biomasa) eta abar. Leirek bere berdetasunik onenean energia berriztagarrien ezaugarri polit bat aurkeztu digu. Hau da, txikitasunetik sor daitezkela. Aerogeneradore txiki batzuk, eguzki plaka termiko batzuk ur beroa eta berogailua izateko, errota txikiak turbina eraginkorrekin eta abar luzea. Etxe guztien gainean aero generadorean oso zatarrak izango lirateke, ados. Ezaugarri honek autogestioa edo kudeaketa lokala bultzatuko luke eta hor........TOPO edo TXOKE zuzena egiten dute multinazionalekin eta hauek kontrolatzen dituzten botere taldeekin, gobernuak barne.


agur energetiko bat danori,
Asier Arregi.

Message: 3
Date: Mon, 16 Jan 2006 05:21:21 -0600 (CST)
From: [EMAIL PROTECTED]
Subject: Re: [eibar] Kioto eta indar nuklearra
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain;charset=iso-8859-1

Labur erantzutziagaittik:
Oin gitxi estudixo bat egin dabe enegixa itturrixen gaiñian. Ez dakit
zeiñek egindakua, baiña ez zan ekologista talde bat. Estudixo horren
arabera, eguzki energia zan Komunitate Autonomian energia gehixen sortuko
zebana, biabliena.
Imaginatzen dozue egittendiran etxe guztietan (gaur egun mordoska bat)
legez teillatuan eguzki plakak jarritta? Eta etxe altuetan (Urkusuko
torrietan, adibidez) aereo generadore bat? Zegaittik ez?
leire, berde-berde







_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to