Ni bat nator Asier Arregik egiten duen aldarriarekin: "Nuklearra, ez
eskerrik asko"

Baina ez nator bat bere beste honekin:  "Alternatiba bakarra energia
berriztagarriak dira".

Zenbaitek uste dugu alternatiba bakarra hori baldin bada, azkenean amaituko
dugula lobby nuklearrari men egiten.

Onak bai... On hutsak ez.

Amatiño



-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Asier Arregi
Enviado el: martes, 17 de enero de 2006 14:11
Para: [email protected]
Asunto: [eibar] Re: Kioto eta indar nuklearra

NUKLEARRA, EZ ESKERRIK ASKO
Apirilaren 26an 20 urte dira industria nuklearrak izandako istripu larriena
gertatu zena. Txernobil. Hiroshima eta Nagasaki batera hartuta ere huskeria
dira, atmosferan zabaldutako erradioaktibitatea 200 aldiz handiagoa izan
baitzen, 7 milioi pertsonari eragin zuzena, 165.000 hildako eta gaur egun
1,8 milioi pertsona erradioaktiboki oso kutsatutako tokietan bizitzera
behartuz. Ordaindu beharreko prezioa altua oso zentralak bi urte t'erditako
bizitzan ekoiztutakoari erreparatu ezkero.
Momentu hau historikoa da, guztiak horrela direla esango duzue, baina orain,
energiaren ikuspuntutik inflexio puntuaren atarian gaude, eta komenigarria
guztiz Txernobil ez ahaztea. Erregai fosilek eragindako aldaketa
klimatikoaren aurrean, petrolio merkearen garaia gainbehera datorren
honetan, industria nuklearrak bereak eta beste, a sako, eta diru kopuru
estratosferikoak gastatuz dihardu, gizarteari  berotegi efektua eta energia
beharren aurrean alternatiba bakar bezala aurkezteko ahaleginetan.
Propaganda faltsuko makineria guzti honen aurrean ozen esan beharra
dago: ENERGIA NUKLEARRA EZ DA JASANGARRIA
- _Arriskutsua_ delako: munduko parke nuklearra bete-beteko zahartzaro
prozesuan dago eta Txernobilen gertatutakoa baino 25 aldiz gogorragoren bat
gertatzeko arriskua egon daiteke.
- _Zikina_ delako: erreaktoreak eduki ditzakeen 25 urtetako bizitzan
sortutako hondakin erradiaktiboek  bere arriskua milaka urtetan mantentzen
baitute.
- _Osasunerako kaltegarria_ delako: zentralek erradiaktibitatea ohikeriaz
isuri edo igortzen dute. Gas forman tximiniatik, likido forman itsasora,
errekara edo lakura (errefrigerazio edo hozteko erabiltzen duten iturriaren
arabera). Igortze edo emisio hauek "dosi bajukoak" 
deitzen direnak, Madrilgo Zorita zentralaren inguruan mieloma multiplearen
tasa lau aldiz biderkatu dute (kuriosoki hau da Espainian lehendabidizi
zabaldu zena eta ixten ere lehendabizikoa izango dena).
- _Gerra_ hornitzen duelako_
_- _Oso garestia_ delako
- _Berriztagarria ez_ delako: uranio-235 erreserbek bere muga dute. 
Estimazio guztietan eta gaur egungo kontsumo mailetan iraupenak ez ditu 100
urte gainditzen.
- _CO2a_ sortzen duelako: lehengaiaren erauzketa  eta garraioak petrolioaren
deribatuen menpe daude.

Alernatiba bakarra energia berriztagarriak dira, bere aniztasunean: 
eguzkia, ur korronteak, haizea, erregai berriztagarriak (biodiesela,
biomasa) eta abar. Leirek bere berdetasunik onenean energia berriztagarrien
ezaugarri polit bat aurkeztu digu. Hau da, txikitasunetik sor daitezkela.
Aerogeneradore txiki batzuk, eguzki plaka termiko batzuk ur beroa eta
berogailua izateko, errota txikiak turbina eraginkorrekin eta abar luzea.
Etxe guztien gainean aero generadorean oso zatarrak izango lirateke, ados.
Ezaugarri honek autogestioa edo kudeaketa lokala bultzatuko luke eta
hor........TOPO edo TXOKE zuzena egiten dute multinazionalekin eta hauek
kontrolatzen dituzten botere taldeekin, gobernuak barne.


agur energetiko bat danori,
Asier Arregi.

>Message: 3
>Date: Mon, 16 Jan 2006 05:21:21 -0600 (CST)
>From: [EMAIL PROTECTED]
>Subject: Re: [eibar] Kioto eta indar nuklearra
>To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
>Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
>Content-Type: text/plain;charset=iso-8859-1
>
>Labur erantzutziagaittik:
>Oin gitxi estudixo bat egin dabe enegixa itturrixen gaiñian. Ez dakit 
>zeiñek egindakua, baiña ez zan ekologista talde bat. Estudixo horren 
>arabera, eguzki energia zan Komunitate Autonomian energia gehixen 
>sortuko zebana, biabliena.
>Imaginatzen dozue egittendiran etxe guztietan (gaur egun mordoska bat) 
>legez teillatuan eguzki plakak jarritta? Eta etxe altuetan (Urkusuko 
>torrietan, adibidez) aereo generadore bat? Zegaittik ez?
>leire, berde-berde
>
>
>
>
>  
>



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to