Argi dago, bai, nor den zuzenki afektatua: Batasuna bera, eta ekitaldietara joan daitezkenak.

Baina, modu ez zuzenean, Eusko Jaurlaritzaren erabakiak ere emango du zer esana. Alde batetik ez bada bestetik izango da kritikatua (edo kasurik txarrenean bi aldeetatik). Balzari esango diote:
A/ Espainiaren erabakietara makurtzen dela bere "txakurrak" lanean jarriz.
B/ Barne sailburuak terrorismoarekin bat eginik lan egiten duela.

Alde batetik eta bestetik, zaplastekoak. Hori da esan nahi nuena. Baina, Luistxo, lehen zaplastekoak eta modu zuzenenean jasan(go) dituztenak nortzuk diren badakigu eta ez dizut hori eztabaidatuko.




Beste azterketa sakonagoak egin daitezke, zeharkako moduan ekar ditzakeen ondorio batzuekin, baina orain bazkaltzera juan bihar naiz, bestela autobusa galduko dot. Beste momentu baten idatzikot... ordurarte ondo segi.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to